Iragarkia
179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
761/2017 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2017. urtean nazioartekotze jarduerak egiteko lanak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari esleitzeko hitzarmena onesten duena, eta horretarako gastua baimentzen duena.
Nafarroako Nazioarteko Planak bi ardatz hauek jasotzen ditu, besteak beste: batetik, enpresei laguntzea haien nazioartekotze programetan, eta bestetik, laguntza publikoa jasoko duten lehentasunezko merkatuak finkatzea. Bi ardatz horiek jasotzen dituzten neurriak aplikatu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak helburuko merkatuen gaineko ezagutza eta esperientzia behar du, bai eta haietan jarduteko gaitasuna ere, eta ezinbestekoa du, halaber, nazioartera ateratako enpresen errolda egiteko beharrezko ezagutza izatea.
Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide publikoko korporazio bat da, nortasun juridikoaz gainera, bere helburuak lortzeko jardute gaitasun osoa duena, eta Administrazio Publikoekin lankidetzan aritzeko aholku organo gisa eratua dago. Ganberaren helburua da merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, deusetan galarazi gabe interes pribatuak, horiek ere xede baititu. Ganberak sarbide zuzena du Espainiako ganberen sareak Estatu Batuetan dituen kontaktuekin, eta bitartekari ofizial gisa aritzeko aitorpena du; horri esker, intereseko destinoetan prospekzio lanetan ari diren merkataritza eta administrazio arloetako erakundeen arduradunengana iristeko aukera dago. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ez du baliabide propiorik Nafarroako enpresa eta sektoreentzat garrantzitsuak diren destinoetan.
Ganberak gure herrialdeko bizitza ekonomikoarentzat funtsezko oinarrizko erakundeak direnez, hala ezarrita baitago Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialei buruzko apirilaren 1eko 4/2014 Lege Orokorraren zioen azalpenean, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legeak, 5. artikuluan, eginkizun publiko-administratiboak ematen dizkie. Horri esker, oso baliabide onak izan daitezke gure erkidegoaren ekonomia eta enpresa-sarea garatzen laguntzeko. Eginkizun horien artean kanpo merkataritza bultzatu, lagundu eta akuilatzeko jarduerak egitea dago.
Era berean, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 7. artikuluaren bidez, Administrazioari ahalmena ematen zaio Ganberari bere eskumeneko jarduera material edo tekniko batzuk edo zerbitzu batzuk esleitzeko, eraginkortasun arrazoiengatik edo jarduera horiek egiteko baliabide tekniko egokirik ez badu, betiere aurretik Parlamentuari jakinarazita. Kudeaketa-esleipen hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Ganberaren arteko hitzarmen baten bidez gauzatuko da, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. Honako hauek agertuko dira hitzarmen horretan: esleipenaren xedeko jarduerak, esleipenaren indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, bidezko bada, bi alderdiek jartzen dituzten bitarteko ekonomikoak.
Hori guztia ikusirik, eta kontuan harturik Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak duen izaera juridikoa eta esleiturik dituen eginkizun publiko-administratiboak, eta, orobat, eraginkortasun arrazoiengatik eta baliabideak optimizatzeko asmoz, gomendagarria da, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren babesean, Ganberari esleitzea jarduera hauen kudeaketa: nazioartera ateratako enpresen errolda eta Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien merkatura hurbiltzeko programa. Lan horiek 2017. urtean eginen dira, eta Administrazioari 42.000 euroko gastua eragiten diote.
Horrenbestez, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren xedapen gehigarrietan bigarrenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2017. urtean nazioartekotze jarduerak kudeatzeko lanak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari esleitzea formalizatzen duen hitzarmena onestea. Hitzarmena ebazpen honen eranskinean jaso da.
2. 94.003,10 euroko gastua xedatzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberarentzat (IFK: Q3173001C), ebazpen honetatik sortutako konpromisoetarako, 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Esleipenak Merkataritza Ganberari, Nazioartekotzea” izeneko 810002 81400 2276 146103 partidaren kargura.
3. Ebazpen hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentura bidaltzea (Foru Erakundeekiko Prozeduren Kudeaketarako Atalera), Nafarroako Parlamentuari igor diezaion, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari buruzko apirilaren 10eko 17/2015 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.
4. Ebazpen hau Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari jakinaraztea.
5. Ebazpen hau eta esleipenaren hitzarmena, behin bi alderdiek sinatu ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko ekainaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
HITZARMENA, NAFARROAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALARI EGITEN ZAION KUDEAKETA-ESLEIPENA FORMALIZATZEN DUENA, NAZIOARTEKOTZE JARDUERAK EGIN DITZAN 2017AN
Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an
BILDURIK:
1. Batetik, Izaskun Goñi Razquin andrea, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.
Eta bestetik, Javier Taberna Jiménez jauna, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera ordezkatuz, Ganberako lehendakaria baita.
Bildutakoek, nork bere ordezkaritza erabiliz, eta adostasunez,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehena.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako jarduera ekonomikoaren nazioartekotzea sustatzearen arloan dituen eskumenak erabiliz, ezinbesteko du Nafarroako 2017-2020 Nazioarteko Planean zehaztutako jarduerak egitea. Jarduerak horietako batzuk egiteko, beharrezkoa da lehentasunezkotzat hartutako helburuko merkatuen gaineko ezagutza eta esperientzia, bai eta haietan jarduteko gaitasuna ere. Horrez gain, Zuzendaritza Nagusiak laguntza behar du nazioartera ateratako enpresen eta horien jardueren erregistroa eguneratuta edukitzeko.
Bigarrena.–Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide publikoko korporazio bat da, nortasun juridikoaz gainera, bere helburuak lortzeko jardute-gaitasun osoa duena, eta administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko aholku organo gisa eratua dago. Ganberaren helburua da merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, deusetan galarazi gabe interes pribatuak, horiek ere xede baititu.
Ganberak gure herrialdeko bizitza ekonomikoarentzat funtsezko oinarrizko erakundeak direnez, hala ezarrita baitago Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialei buruzko apirilaren 1eko 4/2014 Lege Orokorraren zioen azalpenean, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legeak, 5. artikuluan, eginkizun publiko-administratiboak ematen dizkie. Horri esker, oso baliabide onak izan daitezke gure erkidegoaren ekonomia eta enpresa-sarea garatzen laguntzeko. Ganberak dituen eginkizun publiko-administratiboen artean, zehazki, kanpo merkataritza bultzatu, lagundu eta akuilatzeko jarduerak egitea dago, eta, horretarako, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan hedatzea eta esportazioak sustatuko ditu batez ere. Apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legeak, gainera, Ganberari esleitzen dio Nafarroako Foru Komunitatean industria jardueretan eta zerbitzuetan aritzen diren enpresen errolda publiko bat prestatzea.
Hirugarrena.–17/2015 Foru Lege horrek ahalmena ematen dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako Parlamentuari aurretik jakinarazita, bere eskumeneko lan material edo tekniko edo zerbitzu batzuk Ganberari esleitzeko, dela eraginkorrago aritzeko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokirik ez edukitzeagatik.
Laugarrena.–Maiatzaren 6an, honako hitzarmen hau sinatu zen: “Lankidetzarako esparru hitzarmena Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren artean. Kudeaketa-esleipenak arautzeko oinarriak”. Hitzarmen horren 3. klausulan, adierazten da ezen bi aldeek zenbait lankidetza modalitate balia ditzaketela esparru hitzarmena eta ezarritako helburuak lortzen lagungarri izan litezkeen programak, proiektuak, jarduerak eta zerbitzuak garatzeko eta zehatz-mehatz definitzeko. Lankidetza modalitate horien barrenean sartzen dira, besteak beste, hitzarmenak, kontratu-programak, kudeaketa-esleipenak, eginkizun publikoak ematea eta prozedura administratiboaren legedian eta Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari buruzko apirilaren 10eko 17/2015 Legean jasotako beste batzuk.
Bosgarrena.–Esparru hitzarmen horren 7. klausularen b) atalean jasotzen da ezen, kudeaketa-esleipen bidez egiten bada Administrazioaren eta Nafarroako Ganberaren arteko lankidetza, kudeaketa-esleipen hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Ganberaren arteko hitzarmen espezifiko baten bidez gauzatuko dela, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. Honako hauek agertuko dira hitzarmen horretan: esleipenaren xedeko jarduerak, esleipenaren indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, bidezko bada, bi alderdiek jartzen dituzten bitarteko ekonomikoak.
Seigarrena. –Kasu honetan, eraginkortasun arrazoiak daude tartean, eta, gainera, Administrazioak ez du baliabide tekniko egokirik. Hortaz, Ganberari esleitzea baliabide egokia da eskura dauden baliabideak eta informazioa optimizatzeko. Zehazkiago, aipatu behar da Nafarroako Ganbera mundu mailako sare baten parte dela. Horri esker, helburu hauek betetzen ahalko dira:
1. Nekazaritza arloko industriarentzat eta automozioarentzat lehentasunezkoa den Estatu Batuetako merkatua lantzea, zeinak Nafarroako 2017-2020 Nazioarteko Planean sektore estrategiko gisa baitaude zehaztuta merkatu horrentzat. Honako hau egin beharko litzateke:
a. Nekazaritzako elikagaien eta automozioaren sektoreetako enpresa nafarrak prestatu Estatu Batuetako merkatuaren beharrei eta eskakizunei aurre egiteko.
b. Kontaktuak sortu Estatu Batuetako erakunde eta enpresetan, Nafarroako enpresen sarbidea eta merkataritza sarrera sustatzeko eta errazteko.
2. Merkatu aukerak hauteman Estatu Batuetan eta Mexikon, xede merkatu diren aldetik, enpresa elkarteak sortu eta aukera horien inguruan esportazioak egiteko.
3. Mundu osoan barna dauden Nafarroako enpresen unibertso eguneratua modu fidagarrian ezagutu (enpresa esportatzaileak, inportatzaileak eta kanpoan ezarrita daudenak).
4. Xede merkatuen eta Nafarroako 2017-2020 Nazioarteko Planarentzat lehentasunezkoak diren sektoreen gaineko ezagutza eta esperientzia duten pertsonak hauteman, mentore lana egin dezaten esportatu nahi duten espresekin.
5. Lankidetzan jardun, Ganbera Franko-espainiarrarekin duen lankidetzarako hitzarmenaren bidez eta Frantzian duen bulego sarearen bidez, Lekarozko Enpresa Parkea sustatzeko, enpresa frantsesak bertan ezar daitezen.
KLAUSULAK:
Lehena.–Xedea.
Garapen Ekonomikorako Departamentuak honako jarduera hauek egitea esleitzen dio Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari:
1. Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien eta automozioaren merkatua ezagutzeko prospekzio bidaia bat egitea.
Bidaia tekniko eta instituzional bat antolatu eta egitea, Nafarroako nekazaritza elikagaien eta automozioaren sektoreetako enpresentzat zer negozio aukera egon litezkeen aztertzeko.
Hona hemen bidaiaren helburuak:
–Bertatik bertara ezagutzea merkatuen funtzionamendua eta haien etorkizuneko joerak.
–Hornidura kateko eragile nagusiak identifikatzea, batez ere produkzioa eta merkaturatzea.
–Erakunde mailako harremanak eta harreman pertsonalak ezartzea administrazio publikoarekin, bitarteko erakundeekin, enpresaburuen elkarteekin, lobby sektorialekin eta sektoreko gako-enpresekin.
Bidaian, Nafarroako Gobernuko, Ganberako, nekazaritzako elikagaien klusterreko eta Elikagaien Teknologia Zentro Nazionaleko ordezkariek hartuko dute parte.
Agendan sartuta egonen da herrialdean garrantzitsuak diren erakunde eta sektoreko elkarteekin elkarrizketak egitea. Agenda Espainiak New Yorken duen Merkataritza Ganberarekin koordinatuta antolatuko da.
2. Estatu Batuetara egindako bidaiatik ateratako ondorioei buruz informatzeko jardunaldiak antolatzea.
Estatu Batuetako bidaia egin ondoren, ekainaren bigarren hamabostaldian informazio jardunaldiak antolatuko dira bi sektoreetako enpresekin (nekazaritzako elikagaiak eta automozioa), destinoan izandako elkarrizketen ondorioen berri emateko.
3. Aukerak hautematea esportatzaileen elkarteentzat estrategikoak diren merkatuetan.
Nafarroako Gobernuak urteak daramatza enpresa elkarteen nazioartekotzea bultzatzen. Urtetik urtera elkarte berriak sortzen dira prozesu hori modu seguru, eraginkor eta jasangarrian egiteko.
Bestalde, Nafarroako 2017-2020 Nazioarteko Planean egindako lanaren ondorio gisa eta zenbait faktore aplikatuz, hala nola esportazioen destinoa, egonkortasun politikoa, datu ekonomiko eta kulturalak, oztopo komertzialak, negozioak egiteko erraztasuna, merkatuko potentziala eta abar, lehentasunezko herrialde batzuk ezarri ziren, eta Nafarroako Gobernuak ekintza zehatz batzuk eginen ditu haietan sektore jakin batzuen barruan, zeinak Smart Specialization Strategy 3 delakoan jasota baitaude.
Ganberak sare bat dauka hautatutako helburuko herrialde ia guztietan, eta badira bi urte espezializazio estrategia bat lantzen ari dela Estatu Batuetan eta Mexikon, elikagai katearen, automozioaren eta mekatronikaren eta energia berriztagarrien sektoreei begira batez ere.
Horregatik, bi herrialde horietan zaintza estrategikoko sistema bat ezartzea proposatu da, informazio iturri irekiak baliatuz, aukerak hauteman ahal izateko eta hautatutako sektoreetako araudi berriak eta etorkizuneko joerak ezagutu ahal izateko.
Enpresa elkarteentzako bi negozio aukera dokumentatu beharko dira gutxienez, uztailaren amaiera alderako. Zaintza sistemaren zehaztasunak eta aukeren analisia amaierako ondorioekin osatuko dira, esleipenaren epea amaitu baino lehen.
4. Nazioartera atera diren Nafarroako enpresen errolda eguneratzea (enpresa esportatzaileak eta kanpoan ezarritakoak).
2016ko Esleipen Hitzarmenaren esparruan, Nafarroako enpresa esportatzaileen, inportatzaileen eta kanpoan ezarritakoen errolda egin zen.
Erroldak edo datu baseak honako informazio hau zuen nazioartera ateratako nafar enpresen gainean, zeinak EJZren 2. 3. eta 4. epigrafeei baitagozkie:
–Enpresari buruzko informazioa.
–Sozietatearen izena.
–Jarduera.
–Plantilla.
–Kokapena.
–Fakturazio maila.
–Atzerriko merkatuetan egiten duen jarduera (esportazioa, inportazioa, bertan ezarrita egotea).
–Zer merkatutan/herrialdetan egiten duen bere nazioarteko jarduera.
–Esportazioak/inportazioak atzerriko merkatuetan.
–Atzerriko merkatuekin lotutako fakturazio portzentajea.
Xede enpresen unibertsoa 2.796 enpresakoa izan zen. 1.546 inkesta egin ziren, guztizko laginaren %64. Askotariko arrazoiak tarteko, ez zen posible izan enpresen gainerako %36arekin harremanetan jartzea.
Hori dela eta, errolda eguneratu egin behar da, EJZn jarduera profesionalei dagozkien 1., 5., 6., 7., 8. eta 9. epigrafeak kontuan hartuta, bai eta 2016ko esleipenean kontaktatu izan ezin ziren enpresak ere.
Horrez gain, atzerrian ezarritako nafar enpresen datu basea ere eguneratu behar da.
5. Mentore programa diseinatzea.
Nafarroako Gobernuaren asmoa da nazioarteko merkataritzan esperientzia duten zenbait pertsona izendatzea Nafarroako enpresen mentore izan daitezen, enpresei erabilgarri izanen zaien ezagutza eta esperientziak transmititzeko.
Horretarako, honako hau eskatzen zaio Ganberari:
–Mentoreen profilak zehaztea: sektorea, ibilbide profesionala, esperientzia, Nafarroarekin duten lotura...
–Balizko mentoreak identifikatzea: programako mentore izan litezkeen pertsonen zerrendak egitea: CVak lortzea...
–Parte hartu dutenen artean mentoreak hautatzea eta programan parte hartzeko libre al dauden egiaztatzea.
–Programaren protokoloa egitea: funtzionamenduaren joko arauak.
–Programan parte hartu nahi duten eta mentorea eduki nahi duten enpresen artean, mentorea zer enpresak izanen duten hautatzeko irizpideak diseinatzea.
–Bide orria zehaztea, enpresaren beharrak kontuan hartuta.
–Mentore programa diseinatzea: kronograma, bilerak, jarduerak, mentore lanaren gutxi gorabeherako iraupena, balorazioa, ebaluazioa eta itxiera.
6. Lekarozko Enpresa Campusa sustatzea.
Lekarozko Enpresa Parkea, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan, Biarrizko aireportuaren ondoan, toki ezin hobea da Frantzian saldu nahi duten Espainiako enpresentzat eta Espainian saldu nahi duten Frantziako enpresentzat.
Nafarroako Ganberak lankidetzarako hitzarmen bat dauka Ganbera Franko-espainiarrarekin. Hitzarmen horren baitan, Lekarozko Campusa sustatzen jardutea eskatzen zaio.
Honako ekintza hauek egin beharko ditu:
–Espainiako merkatuan eta, zehazki, campuseko espezializazio sektoreetan interesatuta dauden Frantziako enpresen kontaktuak bildu, Ganbera Franko-espainiarrak Parisen duen ordezkaritzaren bitartez. Campuseko espezializazio sektoreak bio-osasuna eta ikus-entzunezko produkzioa dira.
–Frantziako merkatuan eta, zehazki, sektore horietan interesatuta dauden Espainiako enpresen kontaktuak bildu, Ganbera Franko-espainiarrak Madrilen duen ordezkaritzaren bitartez.
–Bi aurkezpen antolatu, bata Parisen Frantziako enpresentzat eta bestea Madrilen Espainiako enpresentzat. Aurkezpen horien helburua da campusa sustatzea enpresentzako destino egoki gisa.
Bigarrena.–Ganberaren betebeharrak.
Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak konpromisoa hartzen du esleipen honen xedeko jarduketak egiteko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ematen dizkion jarraibideekin bat.
Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak kudeaketa-esleipen honen esparruan egiten dituen lanen emaitzen eta materialen jabetzari dagokionez, jabetza Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiarena izanen da, eta horiek erabiltzeko baimena ematen ahal dio Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari. Esleipenaren ondorioz sortzen diren euskarrietan, Nafarroako Gobernuaren, Ganberaren eta Nafarroako Nazioarteko Planaren logoak agertu beharko dira.
Era berean, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak 17/2015 Foru Legearen 38. artikuluan jasotako aurreikuspen guztiak bete beharko ditu, eta, zehazki, esleipen honi dagokionez, ezagutzera eman beharko du hemen aurreikusitako baliabide ekonomikoak jaso dituela.
Hirugarrena.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren betebeharrak.
1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak konpromisoa hartzen du esleitutako lanak errazteko behar diren kudeaketak egiteko eta behar den informazio guztia Ganberaren esku jartzera.
2. Era berean, konpromisoa hartzen du gehienez 94.003,10 euro ordaintzeko lehenengo klausulan aipatutako jarduketak egiteko. Diru hori honela banatuko da, sei jarduketatan:
1.–Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien eta automozioaren merkatua ezagutzeko prospekzio bidaia bat egitea: 31.640,20 euro.
2.–Estatu Batuetara egindako bidaiatik ateratako ondorioei buruz informatzeko jardunaldiak antolatzea: 3.731 euro.
3.–Aukerak hautematea esportatzaileen elkarteentzat estrategikoak diren merkatuetan: 16.665 euro.
4.–Nazioartera atera diren Nafarroako enpresen errolda eguneratzea (enpresa esportatzaileak eta kanpoan ezarritakoak): 17.196 euro.
5.–Mentore programa diseinatzea: 6.369 euro.
6.–Lekarozko Enpresa Campusa sustatzea: 18.401,90 euro.
Jarduketa batean hari esleitutako aurrekontua baino gehiago gastatuz gero, konpentsatu egin daiteke, baldin eta beste jarduketa batean horri esleitutako aurrekontua baino gutxiago gastatzen bada, betiere jarduketari esleitutako aurrekontuaren %10eko gorabeherarekin gehienez.
3. Aurreko atalean zehaztutako diru kopuruak erabiliko dira Ganberak, esleitu zaizkion lanak egiteko, izaten dituen gastuak ordaintzeko, hitzarmen honi erantsitako aurrekontuan azaltzen denaren arabera.
4. Diru hori Ganberari ordainduko zaio bukaerako exekuzio memoria eta izandako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ondoren, zehazki, honako hauek:
a) Gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, Ganberaren arduradun ekonomikoak eginak, non agertuko baitira egotzitako gastuen datuak eta egindako ordainketak, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak konprometitutako gehieneko mugaraino.
b) Langileria gastuak justifikatzeko, langileen nominak, Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio agiriak (epe horri dagozkionak), PFEZaren atxikipenen eredua eta aipatutako gastuak ordaindu izanaren banku agiriak aurkeztu beharko dira. Zehaztasunez justifikatuko dira, halaber, kudeaketa-esleipeneko zereginei egotzitako orduak.
c) Gainerako gastuak, gastu orokorrak eta bestelako gastuak justifikatzeko, gastu horien jatorrizko fakturak eta ordaindu izanaren banku agiriak aurkeztu beharko dira, baita gastuak hainbanatzeko erabilitako metodo zuzen eta justua azaltzeko memoria ere, bidezko bada.
d) Zeharkako gastuak xedeko lana gauzatzeari egozten ahal zaizkion kostu errealetan oinarrituko dira, oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauekin bat.
e) Gastuen artean ezin da zeharkako zergarik sartu, berreskuratu edo konpentsatzeko modukoak badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere. Balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez, gastu gisa egozteko baldintzak betetzen dituenean, 390 eredua aurkeztu beharko da, hots: “Balio erantsiaren gaineko zergaren urteko laburpena-aitorpena”.
Ziurtagiri horiek aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 30a izanen da.
Laugarrena.–Jarraipen Batzordea.
Esleipen hau egoki gauzatzen dela begiratzeko, Jarraipen Batzorde bat eratzen da. Batzorde horretako burua Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da, edo horren eskuordetza hartzen duen pertsona, eta bi batzordekide hauek ere izanen ditu: bata, Zuzendaritza Nagusi honek izendatua, eta, bestea, Ganberak izendatua.
Batzordeko buruak boto erabakigarria izanen du. Zuzendaritza nagusi horrek izendatuko du batzordeko idazkaria, zeinak hizpidea izanen baitu baina botorik ez.
Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapituluan, 3. atalean administrazio publikoetako kide anitzeko organoei buruz xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan xedatutakoari.
Bosgarrena.–Auziak ebaztea.
Alderdien artean sortzen diren eztabaida eta auzien gainean Jarraipen Batzordean adostasunik lortzen ez bada, Garapen Ekonomikorako kontseilariak ebatziko ditu, eta, bidezko bada, administrazioarekiko auzien gaineko jurisdikzio-ordenari jakinaraziko zaizkio eta haren eskumenean geldituko dira, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legean xedatutakoari jarraikiz.
Seigarrena.–Iraupena.
Kudeaketa-esleipen honek sinatzearekin batera hartuko du indarra, 2017ko azaroaren 30era arte.
Esleitzen diren jarduerak nola garatzen diren, epe hori luzatzen ahalko da, Jarraipen Batzordeak proposatuz gero eta bi alderdiek berariaz hala erabakita.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako lehendakaria, Javier Taberna Jiménez.
PROSPEKZIO BIDAIA ESTATU BATUETARA | ZERGA-OINARRIA | BEZ TASA | BEZ-A | GUZTIZKOA+BEZ-A | %10 | GASTUA GUZTIRA |
KONTAKTUEN AGENDA | 4.500 | 4.500,00 | ||||
GANBERAREN BIDAIA* | 8.000 | %10 | 800 | 8.800 | 8.800,00 | |
OTORDUAK, TAXIAK, INTERPRETEAK* | 5.000 | 5.000,00 | ||||
ARDO GONBIDAPENA | 5.000 | 5.000,00 | ||||
LANORDUAK | 7.582 | 758,2 | 8.340,20 | |||
GUZTIRA | 31.640,20 | |||||
NEKAZARITZA GIDA ETA BIDAIAREN ONDORIOAK AURKEZTEKO JARDUNALDIAK | ||||||
PONENTEAK | 500 | 500,00 | ||||
LANORDUAK | 2.937 | 293,7 | 3231,00 | |||
GUZTIRA | 3731,00 | |||||
ENPRESA ESPORTATZAILEAK, INPORTATZAILEAK ETA ATZERRIAN EZARRITAKOAK | ||||||
CAMERDATA | 7.500 | %21 | 1.575 | 9.075 | 9.075,00 | |
NOVOSOFT | 500 | %21 | 105 | 605 | 605,00 | |
INKESTA TELEFONIKOAK | 4.000 | %21 | 840 | 4.840 | 4.840,00 | |
LANORDUAK | 2.433 | 243 | 2.676,00 | |||
GUZTIRA | 17.196,00 | |||||
HELBURUKO MERKATUAN AUKERAK HAUTEMATEA | ||||||
LANORDUAK | 9.650 | 965 | 10.615,00 | |||
ZAINTZA ESTRATEGIKOKO SISTEMA DESTINOAN | 5.000 | %21 | 1.050 | 6.050 | 6.050,00 | |
GUZTIRA | 16.665,00 | |||||
MENTORE PROGRAMA | ||||||
LANORDUAK | 5790 | 579 | 6.369,00 | |||
GUZTIRA | 6.369,00 | |||||
LEKAROZKO PARKEA SUSTATZEA | ||||||
LANORDUAK | 5.729 | 572,9 | 6.301,90 | |||
JARDUNALDIA ANTOLATZEA | 10.000 | %21 | 2.100 | 12.100 | 12.100,00 | |
GUZTIRA | 18.401,90 | |||||
ESLEIPENA, GUZTIRA | 94.003,10 | |||||
* Ez daude sartuta gobernu gastuak eta beste parte-hartzaile batzuenak. | ||||||
AURREKONTUA JARDUERAKA
LANGILERIA GASTUAK
ERROLDA EGITEKO ORDUAK | ORDUAK | ORDUAREN KOSTUA | GUZTIRA |
ACD | 20 | 34,47 | 689,40 |
FSA | 25 | 30,15 | 753,75 |
CGO | 30 | 19,80 | 594,00 |
BMI | 10 | 19,80 | 198,00 |
AMU | 10 | 19,80 | 198,00 |
GUZTIRA | 95 | 2433,15 | |
DESTINOAN AUKERAK HAUTEMATEKO ORDUAK | |||
FSA | 120 | 30,15 | 3618,00 |
ACD | 80 | 34,47 | 2757,60 |
IOR | 100 | 32,76 | 3276,00 |
GUZTIRA | 300 | 9651,60 | |
JARDUNALDIETAKO ORDUAK | |||
OAR | 25 | 19,80 | 396,00 |
ACD | 40 | 34,47 | 1378,80 |
BMI | 3 | 19,80 | 59,40 |
CGO | 10 | 19,80 | 198,00 |
FSA | 25 | 30,15 | 904,50 |
GUZTIRA | 103 | 2936,70 | |
MENTORE ORDUAK | |||
FSA | 60 | 30,15 | 1809,00 |
ACD | 60 | 34,47 | 2068,20 |
MMC | 20 | 30,15 | 603,00 |
IOR | 40 | 32,76 | 1310,40 |
GUZTIRA | 180 | 5790,60 | |
BIDAIA ORDUAK | |||
ACD | 150 | 34,47 | 5170,50 |
FSA | 80 | 30,15 | 2412,00 |
GUZTIRA | 230 | 7582,50 | |
LEKAROZKO PARKEAREKIN LOTUTAKO ORDUAK | |||
ACD | 50 | 34,47 | 1723,50 |
FSA | 50 | 30,15 | 1507,5 |
BMI | 30 | 19,8 | 594 |
OAR | 30 | 19,8 | 594 |
IOR | 40 | 32,76 | 1310,4 |
GUZTIRA | 200 | 5729,4 | |
Iragarkiaren kodea: F1708838
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
