179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako 2017ko laguntzen deialdiaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei entzunaldia emateko tramitea.

Ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako 2017ko deialdiaren barnean laguntzak emateko prozeduran, Helianto elkarteak gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu ditu ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia ebazteko 2017ko uztailaren 27an emandako 313/2017 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalean.

–Espedientea: 0004-REMA-2017-000 035.

–Ebazpena: 313/2017 Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa.

–Aditzera ematen den egintza: Gora jotzeko errekurtsoa.

–Interesduna: Helianto elkartea.

Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1710336