179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 4an emandako 370/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, graduatu ondoko tituludunei prestakuntza beka bat emateko deialdia onetsi da Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan aritzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 361415.

Eskaeren aurkezpena.

1. Eskaerak irailaren 4ko 370/2017 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean aurkeztuko dira.

Iruñean, 2017ko irailaren 3an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1710386