179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1525/2017 EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1365-2017-000197 LUPULO”.

Abuztuaren 25ean, Ikerketa Zerbitzuak proiektuko laguntzaile gisa “0011-1365-2017-000197 LUPULO” ikerketa proiektua egiteko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatu zuen. Ikerketa proiektuaren ikertzaile nagusia Julio Muro Erreguerena da, Unibertsitateko irakasle titularra eta Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Langileen Kudeaketarako Ataleko buruaren proposamenez, zeinak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia baitauka.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hautaprobetarako deialdia egitea “0011-1365-2017-000197 LUPULO” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.

Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 29an.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1365-2017-000197 LUPULO”.

–Maila profesionala: proiektuko laguntzailea, batez ere ikerketa lanetan aritzeko.

Egin beharreko eginkizunak:

  • Lupuluaren basoko materiala bilatzea eta identifikatzea Nafarroako landan.
  • A priori banako hoberenak hautatzea.
  • Bildutako materiala in vitro biderkatzea.
  • Erantzun agronomikoa aukeratutako landareen hazkuntzarako lursailetan.
  • Balio organoleptiko handiko artisau garagardoa ekoizteko landareen ezaugarritze kimikoa.

–Kontratu mota: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegian, Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 3an hartu zuen Erabaki baten bidez onetsitakoan, ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa.

–Aurreikustako iraupena: 2019ko apirilaren 30era arte.

Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua iraungitzeko zioa izango da.

–Lanaldi mota: osoa.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak, 2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak, bere Eranskinean ezarritakoak.

Diru gehigarriak ordaintzeko aukera egongo da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: Nafarroako Gobernua.

–Argitaratzeko tokia: Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-ean argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izango dute.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Gutxienez ere 300 ECTS dituen Graduko irakaskuntza titulazio ofiziala, Masterra, Lizentziatura, Ingeniaritza edo hezkuntza alorrean eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailari (masterrari) dagozkion titulazioak.

Atzerrian lortutako titulazioak badira, beharrezkoa izango da atzerriko tituluak homologatzeko eskumena duen ministerioak titulazioa baliokidetzea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago. Europako Batasuneko tituluak dituzten izangaien kasuan, homologazioa aurkeztuko dute, edo, bidezkoa bada, dagokion baliokidetza-ziurtagiria. Homologazio- edo baliokidetza-betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan kualifikazio profesionalaren aitorpena daukaten izangaiei, Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi dutenei.

d) B motakoa edo goragokoa den gidabaimenaren jabe izatea.

e) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

f) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea epai irmoaren bidez.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eta kontratazioa egin arte bete beharko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZ edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen diren tituluen fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, egoki jotzen dituen merezimendu egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera-zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.

Eskatzaileetako inor baztertzen ez bada, lehiaketa publikorako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek edo azaldu gabeek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.

4.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.4. Izangaiak hautaketa prozesuan onartuen zerrendan egoteak, edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.5. Jatorrizko dokumentazioan aitortzen dena parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan zehatz ez emateak, faltsutzeak edo ez emateak kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa prozesua.

Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. Eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautapen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautapen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Hautapen Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetako kontratazio zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasi eta proiektua amaitzen den arte egongo da indarrean.

7.–Hautapen batzordea.

Batzordeburua: Ignacio Irigoyen Iriarte, kontratupeko irakasle titularra, eta Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Julio Muro Erreguerena, Unibertsitateko irakasle titularra, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Batzordekidea: Rosa María Canals Tresseras, Unibertsitateko irakasle titularra, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

–Hautapen batzorde ordezkoa:

Batzordeburua: Pedro Aparicio Tejo, Unibertsitateko katedraduna, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: Lucía Ramírez Nasto, Unibertsitateko katedraduna, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Batzordekidea: Antonio Gerardo Pisabarro de Lucas, Unibertsitateko katedraduna, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Hautapen Batzordearen jarduerak, une oro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Hautapen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak erakunde horri lagako zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta errektoreak harturiko izendapen erabakiaren aurka zilegi da errekurtso hauetako bat:

a) Aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautapen Batzordeak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituen gainerako egintzen aurka, zilegi da gorako errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

ERABILIKO DEN ETA/EDO EGINGO DIREN PROBAK

1. ATALA:

Puntuak

40

Izangaiaren ikasketa espedientea espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan balioetsiko da, gehienez ere 4 punturekin. Emaitza haztatuko da, titulazioaren arabera, honako faktore hauekin biderkatuz:

10. faktorea - Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Lizentziatura eta Gradua Biologian (Botanika espezialitatea);

2. faktorea - beste titulazio batzuk.

2. ATALA:

Puntuak

20

Proiektuaren gaiekin lotuta prestakuntza osagarria: landareen hobekuntza genetikoa, botanika, in vitro hazkuntza, berotegiko eta saileko laboreen teknika agronomikoak.

–Ingurumen Agrobiologiaren edo Nekazaritza Ingeniariaren esparruko master baten jabe izateagatik 15 puntu emango dituzte.

–Deialdiko gaiarekin lotutako beste graduondo batzuen jabe izateagatik, 5 puntu.

3. ATALA:

Puntuak

15

Lan esperientzia egiaztatua proiektuaren gaiekin lotutako lan teknikoetan edo ikerketa lanetan.

Puntu 1/hilabeteko esperientzia.

4. ATALA:

Puntuak

25

Banakako elkarrizketa. Kontratuaren xede diren eginkizunak betetzeko gaitasuna balioetsiko da elkarrizketa honetan.

Lanaren hasierako beharrak direla eta, hots, lupulu-landare autoktonoak bilatzea, erreka bazterretan, landa bideetan eta bidexketan, bereziki balioetsiko da izangaiak Land Rover ibilgailuak gidatzeko duen gaitasuna.

Atal honetan Kontratazio Batzordeak balioetsiko du berariaz. Batzordeak elkarrizketa bana egingo die puntuazio handiena lortu duten bost pertsonei, betiere aurreko ataletan lortu dituzten puntuen batura 25 baino handiagoa bada.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 45 puntu da.

Hautaproben azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 4. Atalean puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 1. Atalean puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketaz erabakiko da.

F1710252

Iragarkiaren kodea: F1710252