1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
346/2017 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariaren eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak ezartzen du zerbitzuetako zuzendariak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaiola haien ordezkoak izendatzea, karguak hutsik daudenean edo zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez dutenean.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuan (ekainaren 28ko 66/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua), 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua eta Toki Azpiegituren Zerbitzua zuzenean Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren menpe dauden organoak dira.
Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,
EBATZI DUT:
1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendariaren ordez haren mendeko ataletako buruak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atala.
b) Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atala.
c) Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atala.
2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariaren ordez haren mendeko atalburuak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atala.
b) Kudeaketa eta Lankidetza Tekniko-administratiboaren Atala.
3. Ebazpen hau interesdunei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari igortzea, argitara dadin.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 24an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1710074