1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
213E/2017 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Gorka Cirauqui Resanok eskatuta, Azkoiengo udal-mugarteko 10. poligonoko 319. lurzatiari hornidura emate aldera 13,2 kV-eko aireko linea elektriko bat eta transformazio zentroa eraikitzeko hasitako espedientea iraungia dela deklaratzen duena.
2017ko otsailaren 7an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen aurreko lerroaldean aipatutako espedientea.
Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2017ko martxoaren 20an jakinarazitako idazkiaren bidez sustatzaileari, hau da, Gorka Cirauqui Resanori, eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen dokumentazio hori igorriko ez balu espedientea hiru hilabetetik gora geldirik egoteak eskaeraren iraungipena ekarriko lukeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin; eta hori, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Emandako epea joana denez egindako errekerimenduari erantzun gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gorka Cirauqui Resanok eskatuta, Azkoiengo udal-mugarteko 10. poligonoko 319. lurzatiari hornidura emate aldera 13,2 kV-eko aireko linea elektriko bat eta transformazio zentroa eraikitzeko hasitako espedientea iraungia dela deklaratzea (deribazioa “Azkoien-Hegoaldeko ingurabidea” izeneko 13,2 kV-eko aireko lineako 00.42 euskarritik abiatu behar zen), eta horretan egindako jarduketak amaitutzat jotzea.
Adieraztea ezen, etorkizunean jarduera hori gauzatu nahiko balitz, espediente berri bati hasiera eman beharko litzaiokeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunari, Azkoiengo Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko uztailaren 31n.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.
Iragarkiaren kodea: F1709183