1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1618E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan hutsik dauden osasun dokumentazioko teknikari espezialisten lanpostu batzuk esleitzen dira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze berezia eginda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 10eko 9E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun dokumentazioko teknikari espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.
Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan hutsik dauden osasun dokumentazioko teknikari espezialisten lanpostu batzuk honako izangai hauei esleitzea, lekualdatze-lehiaketa berezia eginda:
–Azcona Mendia, Idoiari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 70963).
–Garijo Laraña, Ana Carmeni, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 69356).
2. Lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1709873