178. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela, Udalaren Hirigintzako bulegoetan –jardueretarako lizentziak–, hamabost egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Espedientearen zenbakia: 000360/2017. Sustatzailea: Impex Medrano SL. Jarduera: barazki kontserbak prestatzea (handitzea). Tokia: Castilla-León karrika, 2 –País Vasco izkinan–. Las Labradas industrialdeko 13.10 lurzatia (38/463/-/-).

Tuteran, 2017ko irailaren 1ean.–Zinegotzi ordezkaria, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1710284