178. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

7/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabakiaren xehetasunak:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:

7/2017 aldaketa, kreditu berezia sortzeko San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan, 2016ko likidazio-espedienteak sortutako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Hona hemen, xehatua, kreditu-gehigarria, San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa:

Aurrekontuko 1650 6330000 aplikazioa: “Goi tentsioko kableak lurperatzea”, 35.100,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 35.100,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da 2016ko likidazio-espedienteak sortutako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki-taulan paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, azaldutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

San Adrianen, 2017ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1710267