178. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

7/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2017ko uztailaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 7/2017 espedientea, hain zuzen ere kreditu-gehigarri bat sortu baita.

Iragarkia 2017ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik –hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez– inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

7/2017 ZENBAKIKO ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

Partida: 1 9200 6230001. Kontzeptua: Udaleko galdara ordeztea. Zenbatekoa: 6.252,71 euro.

Gastuak, guztira: 6.252,71 euro.

FINANTZABIDEA:

Partida: 1 7508004. Kontzeptua: NGaren diru-laguntza, galdara ordezteko. Zenbatekoa: 2.813,72 euro.

Partida: 1 87000. Kontzeptua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.478,99 euro.

Finantzabidea, guztira: 6.252,71 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Leotzen, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1710304