2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Udal ordenantza, langabeen edo enplegua hobetzeko eskatzaileen erregistroa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Larraungo Udalak, 2017ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea udal ordenantza, langabeen edo enplegua hobetzeko eskatzaileen erregistroa arautzen duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Larraunen, 2017ko abuztuaren 29an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.
Iragarkiaren kodea: L1710242