178. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Girgillaoko Udalak aditzera ematen du heldu den 2017ko urriaren 1ean bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko urriaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Etxarren Girgillaon, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1710280