56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2016ko urriaren 26an egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoan, administrari-ofizialaren lanpostuan EGA-C1 hizkuntza eskakizuna edo horren baliokidea ezartzeari dagokionez, baita lanaldia handitzea ere astean 20 ordura.

Jendaurreko epea ireki zen (2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 235.ari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

Jose Miguel Lopez Listak eta Andoni Elizondo Ezcurrak alegazioak aurkeztu zituzten.

Alegazio horiek era arrazoituan ezetsi ziren 2016ko abenduaren 2an eginiko bilkura berezian.

Gora jotzeko 17-01685 errekurtsoa paratu zuten Jose Miguel Lopez Listak eta Andoni Elizondo Ezcurrak Udalak abenduaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, hau da, 2016ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka. Errekurtsoa hein batean baietsi zen, eta erabakia baliogabetu zen lanordu kopurua handitzeari dagokionez.

2017ko abenduaren 29ko bilkuran hasiera batean onetsi zen 2016ko plantilla organikoaren aldaketa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena betez.

2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2016ko plantilla organikoaren aldaketa.

Plantilla organikoa, aipatu aldaketarekin, honela gelditu da idatzia:

Lanpostua: 2 zenbakikoa. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: astean 20 ordu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. EGA-C1 hizkuntza eskakizuna edo horren baliokidea.

Eritze Atetzen, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1803032