2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2017 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu gehigarria:
–1412169000-Mendiko lanak: 12.878,74 euro.
Honela finantzatuta:
–Nafarroako Gobernuko diru laguntza: 11.896,58 euro.
–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 982,16 euro.
Arantzan, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.
Iragarkiaren kodea: L1710299