178. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta Ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko espedientea. Sustatzailea Sociedad Avicola Cabanillas da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2017-000010

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Titularra

SOCIEDAD AVÍCOLA CABANILLAS

Tokia

6. poligonoa, 4025. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N, X: 620.780,000 eta Y: 4.656.133,000

Udalerria

CABANILLAS

Proiektua

Gizentzeko oilaskoen plazak handitzea 37.000tik 74.000ra arte

Iruñean, 2017ko abuztuaren 18an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1709861