2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Gabarbide alderdiko usategien enkantea
Luzaideko Udalak, 2017ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Gabarbide alderdiko 14, 29 eta 31 zenbakia duten usategiak enkante publikoan ematea, banan-banan.
–Modua: enkante publikoa, hitzezko eskaintzen bidez.
Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.
–Helburua: honako usategi hauek errentan ematea:
Gabarbide alderdiko 14, 29 eta 31 zenbakia duten usategiak, banan-banan.
–Adjudikazio epea: 4 denboraldi (2017tik 2020ra).
–Hasierako prezioak: usategi bakoitzeko hasierako prezioak hauek izango dira, lehenengo denboraldirako:
- 14. usategia 8.000,00 euro.
- 29. usategia 1.500,00 euro.
- 31. usategia 2.000,00 euro.
Prezioetan EZ dago BEZa sartua.
–Enkantea egiteko ekitaldi publikoa: 2017ko irailaren 23an, larunbatean, 12:00etatik aitzina, Luzaideko Herriko Etxeko zinean-erabilera anitzeko aretoan.
–Fidantza: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100 euroko fidantza (eskudirutan) ordaintzea ezinbestekoa izango da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.
–Baldintzen agiria: interesdunen eskura dago Udalaren web gunean www.luzaide-valcarlos.net, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.
Luzaiden, 2017ko irailaren 7an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko Presidentea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1710460