175. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Euntzaro alderdiko usategien enkantea, lote bakarrean

Luzaideko Udalak, 2017ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Euntzaro alderdiko 1etik 14ra bitarteko zenbakia duten usategiak enkante publikoan ematea, lote bakarrean.

–Modua: enkante publikoa, hitzezko eskaintzen bidez.

Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.

–Helburua: honako usategi hauek errentan ematea:

  • Euntzaro alderdiko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 zenbakia duten usategiak, lote bakarrean.

–Adjudikazio epea: 4 denboraldi (2017tik 2020ra).

–Hasierako prezioak: lote bakarrean errentan emango diren usategien hasierako prezioa hau izango da, lehenengo denboraldirako:

  • 1etik 14ra bitarteko zenbakia duten Euntzaroko usategiak, lote bakarrean 5.000,00 euro.

Prezioan EZ dago BEZa sartua.

–Enkantea egiteko ekitaldi publikoa: 2017ko irailaren 23an, larunbatean, 12:00etatik aitzina, Luzaideko Herriko Etxeko zinean-erabilera anitzeko aretoan.

–Fidantza: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100,00 euroko fidantza (eskudirutan) ordaintzea ezinbestekoa izango da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.

–Baldintzen agiria: interesdunen eskura dago Udalaren web gunean www.luzaide-valcarlos.net, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.

Luzaiden, 2017ko irailaren 7an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko Presidentea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1710459