2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Paternaingo ARI egikaritze-unitatearen behin betiko likidazio-kontua. Onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2017ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko eta gehiengo osoz onetsi zuen Paternaingo ARI egikaritze-unitatearen behin betiko likidazio-kontua, aurkeztutako alegazioak Jesús Aramendía Pardo arkitektoaren txostenaren arabera ebatzi ondoren. Banan-banan jakinaraztea xedatu zen, eta bi hilabeteko epea ezarri borondatezko ordainketarako.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartarazten ondoko errekurtsoak jar daitezkeela hartutako erabakiaren aurka, jarraian azaltzen diren epeetan, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udalbatzari zuzenduta, eta/edo gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, hilabeteko epean; eta/edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Epaitegiari zuzenduta, bi hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2017ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1710132