2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herritarren arteko adjudikazioa, laborantzako herri-lurren eta herri-larreen aprobetxamendurako
Caparrosoko Udalak 2017ko abuztuaren 30ean egin bilkuran erabakitakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan, udal ordenantzetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, eskaera aurkez dezaten, zortzi urteko eperako adjudikatuko baitira laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, herritarren arteko adjudikazioaren ohiko motetan (lehentasuna dutenak eta zuzeneko adjudikazioa) eta herri-larreen aprobetxamendua, Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz.
Caparroson, 2017ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1710113