2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, Erronkaribarko Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen zenbait artikulutan. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko abuztuaren 24an egin bilkuran, gehiengoz erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen artikulu hauen aldaketa:
8. artikulua. Hogeita bat lagunek osatzen dute Batzordea, gehienez, erran nahi baita, zazpi herrietako bakoitzetik hauetako bat gutienez eta hiru gehienez: alkatea, zinegotzi bat eta herriko beste bizilagun bat, Udalak libreki izendatua.
8.bis artikulua. Batzordea osatu ondoren, batzordeburua eta batzordeburuordea hautatuko dira.
Zazpi herriek txandaka beteko dute batzordeburutza. Txanda bakoitzaren iraupena udal legegintzaldiaren erdia izanen da (bi urte, oro har). Txanden ordena zozketaz ezarriko da, aldaketa honek indarra hartzen duenean, eta txanda aldaketek udal legegintzaldi bakoitzaren hasierarekin eta erdiarekin bat eginen dute. Batzordeburutzaren txanda duen herriak batzordeburua izendatuko du ezarritako eperako batzordean parte hartzen duten bere hautetsien artean (hau da, alkatea edo batzordean parte hartzen duen zinegotzia).
Modu berean hautatuko da batzordeburuordea. Batzordeburuordetzaren txanda izanen du bi urte geroago batzordeburutzaren txanda izanen duen herriak.
Batzordeak bidezkotzat jotzen dituen komisioak eratzen ahalko ditu berezko eginkizunak hobeki betetzeko.
17. artikulua. Batzordeburuaren ahalmenak.
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21. artikuluak toki-korporazioetako alkateei esleitzen dizkien ahalmenak izanen ditu batzordeburuak, betiere Batzordearen eskumeneko gaietan.
17.bis artikulua. Batzordeburuordearen ahalmenak.
Batzordeburuordea batzordeburuaren ordez arituko da postu hori hutsik baldin badago nahiz hura kanpoan edo eri badago. Batzordeburuak esleitu dizkion eskudantzia zehatzak erabiliko ditu batzordeburuordeak, alde batera utzi gabe batzordeburuak beste batzordekide baten esku utzi ditzakeela bereziki zeregin espezifiko batzuk.
9., 11., 18. eta 26. artikuluetan, “Erronkariko alkatea” dioen tokian, “batzordeburua” behar du.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erronkarin, 2017ko abuztuaren 29an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.
Iragarkiaren kodea: L1710127