2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuaren aldaketa (2/2017 espedientea). Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an, bai eta Udalaren iragarki oholean eta web-orrian ere. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2017 ESPEDIENTEA
Kreditu-gehigarria:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 1.500,00 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 11.000,00 euro.
9. kapitulua.–Zenbatekoa: 135.522,76 euro.
Kreditu berezia:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 10.248,50 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 17.496,95 euro.
Gastuak, guztira: 175.768,21 euro.
Finantzaketa:
3. kapitulua.–Zenbatekoa: 6.613,88 euro.
7. kapitulua.–Zenbatekoa: 5.715,58 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 163.438,75 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 175.768,21 euro.
Villatuertan, 2017ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1710096