175. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2017ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lehenbiziko aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alesbesen, 2017ko abuztuaren 28an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1710070