175. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetza ordeztea

“102/2017 Ebazpena, irailaren 1ekoa, Uharte Arakilgo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez, alkatearen ordezko izendatu da Juana Sainz Betelu lehen alkateordea, alkatea gaixo dagoen bitartean.

Ainara Ayestaran Ijurco, Uharte Arakilgo Udaleko alkate udalburua.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenari jarraikiz.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)’.

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta TAOLen 21. artikuluak eta AFEko 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi emandako eskumenak erabiliz; eta ikusirik, halaber, azken horrek dioenez, alkateordeei dagokiela, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan hura gaixo dagoenean.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Uharte Arakilgo Udaleko lehen alkateorde Juana Sainz Beteluren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, gaixo nagoen bitartean.

Bigarrena.–Juana Sainz Beteluri jakinaraztea eginkizunei buruzko eskuordetzea, ondorioak izanen baititu nire gaixotasunak ezindurik edukitzen nauen egunetan.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, AFEren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkotzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean”.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharte Arakilen, 2017ko irailaren 1ean.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1710285