2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Datu pertsonalen fitxategien sorrera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketak Datu pertsonalen fitxategien sorrera arautzen duen ordenantzan, item bat (33) gehituz bere artikulu bakarrean.
Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia 2017ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean. Jendaurrean egoteko aldia amaiturik, ez da erreklamazio, kexa edo oharrik jaso eta, beraz, behin betiko onetsi dira aipatu aldaketak ondoko testuaren arabera:
“33.–Tokiko trafikoaren bideozaintza.
–Deskribapena: irudi digitaletako fitxategia, Tuterako Udalaren bideetan ibiltzen diren erabiltzaileen, matrikulen eta ibilgailuena.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: sarbideen kontrol automatizatua jartzea, oinezkoentzako eremuetan sar ez daitezen baimenik ez duten ibilgailuak; eta zehapen trafikoari buruzko espedienteak tramitatzea, Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 58. artikulua hausten dutenen kontra.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: irudiak hartzea, TCP/IP konexioa izan dezakeen bideo-grabagailu digitalaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen diren pertsona eta ibilgailuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikatzeko datuak: irudia.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Fitxategiaren ardura duen organoa: Tuterako Udala.
–Datuen komunikazioa: epaile eta epaitegiei, segurtasun indar eta kidegoei.
–Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Tuterako Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).
–Segurtasun maila: oinarrizkoa”.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.
Tuteran, 2017ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1710105