Iragarkia
175. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 11
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Diru-laguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Tuterako Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorra”.
Delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2017ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Dena dela, ordenantzak bidezko ondorio juridikoak izan ditzan, argitara ematen da haren testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Era berean, aipatutako Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Nafarroako Gobernuari testua osorik bidali zaio 2017ko abuztuaren 21ean; beraz, Ordenantza horrek argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, betiere hamabost eguneko epea bete bada, aipatutako 326. artikuluan zehazten den bezala.
Tuteran, 2017ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
TUTERAKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZEN
ORDENANTZA OROKORRA
Aurkibidea
ZIOEN AZALPENA.
I. TITULUA.–Xedapen orokorrak.
II. TITULUA.–Diru-laguntzak emateko prozedurak.
I. kapitulua. Prozedura ezberdinen sailkapena.
II. kapitulua. Norgehiagokako araubideari jarraikiz diru-laguntzak emateko prozedura.
III. kapitulua. Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako diru-laguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura.
IV. kapitulua. Gainerako diru-laguntzak zuzenean eta salbuespen gisara emateko araubidea eta prozedura.
III. TITULUA.–Udalaren diru-laguntzak kudeatu eta justifikatzeko prozedura.
I. kapitulua. Diru-laguntzen xede diren gastuak, azpikontratazioa eta finantzabideak.
II. kapitulua. Aurrekontua kudeatzeko prozedura.
III. kapitulua. Tuterako Udalak emandako diru-laguntzen justifikazioa.
IV. TITULUA.
I. kapitulua. Diru-laguntzak itzultzea.
II. kapitulua. Itzultzeko prozedura.
V. TITULUA.–Finantzen kontrola.
VI. TITULUA.–Diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Zehapen-prozedura.
XEDAPEN GEHIGARRIA.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.
ZIOEN AZALPENA
Tuterako Udalak, eta haren menpeko erakundeek, diru-laguntza ugari ematen dituzte, pertsona fisiko eta juridikoen, eta erakunde publiko eta pribatuen eskaera sozial eta ekonomikoei erantzuteko.
Diru-laguntzak sustapen teknika bilakatu dira, bai eta Administrazioa partikularrekin elkarlanean aritzeko tresna ere, interes orokorrekotzat jotzen diren jarduerak kudeatze aldera, besteak beste, ondoko esparruetan: gizarte ekintza, pertsonen eta herrien arteko lankidetza eta elkartasuna, etxebizitza, kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, ingurumena, jarduera ekonomikoa sortzea, ekintzailetza, enplegua eta merkataritza, interes publikotzat jotako hainbat jarduera pribaturen sustapena, aisia eta denbora librea edo, halaber, herritarren parte-hartzea, hori zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren eskakizuna den aldetik.
Diru-laguntzen ordenantza orokor honek printzipio orokor multzo bat du oinarri, eta diruz lagundutako jarduerak uneoro hartu behar ditu kontuan: publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, eraginkortasuna eta eragimena. Diruz lagundutako jarduera beti saiatuko da, gainera, diru-laguntzak ezartzeak merkatuan izan lezakeen eragin desitxuratzailea txikiagotzen, eta diru-laguntzak ematea justifikatu duten bitartekoen eta helburuen arteko adostasuna mantentzen.
Printzipio horiekin batera, planifikazioa gauzatu beharra dago: diru-laguntzei buruzko plan estrategiko bat eratu behar da, hala helburuak eta sortu nahi diren eraginak nola aurreikusten diren kostuak eta finantza-bideak zedarritzeko. Plan horrek posible eginen du diru-laguntzak emateko proposamena egiten duten organoek planaren aplikazioaren ondorioz lortzen diren emaitzak kontrolatu eta ebaluatzea.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak –zeina, 3.1.b. eta 3.2. artikuluetan ezarritakoa betez, aplikatzekoa baita hala Tuterako Udalean nola Castel Ruiz EEPren jarduera administratiboan– 9.2 artikuluan ezarri du diru-laguntzak eman baino lehen horien kontzesioa arautzen duten oinarri erregulatzaileak onetsi beharko direla, Lege horretan ezarritako baldintzetan; ondoren, dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Aipatutako Legearen 17.2 artikuluaren arabera, bestalde, tokiko korporazioen diru-laguntzak arautzen dituzten aipatutako oinarri erregulatzaileak aurrekontua betetzeko oinarrien baitan onetsi behar dira, diru-laguntzen gaineko ordenantza orokor baten bitartez edo, bestela, berariazko ordenantza bat eginez, diru-laguntzen modalitate bakoitzerako.
Aurreko lerroaldean azaldutakoa betetzeko, beharrezkoa da onestea esparru juridiko egoki bat, Tuterako Udalak zein bere ente instrumentalek eman beharreko diru-laguntzen oinarriak arautuko dituena. Esparru juridiko hori, betiere, azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legeari egokitu behar zaio. Hori Diru-laguntzen ordenantza orokor honen bidez gauzatuko da; izan ere, ordenantza honek erregulatuko du haien gaia dela medio indarra duen ordenantza berariazkorik ez duten diru-laguntzen araubide juridiko orokorra. Berriz, diru-laguntzen gainean berariazko ordenantza duten alorretan –aipatutako 17ko 38/2003 Legera egokitu ondoren–, eta etorkizunean berariazko ordenantza propioa izan dezaketen alorretan, berariazko ordenantza propio horiei eginen zaie men, baina, nolanahi ere, ordenantza hau aplikatzen ahal zaie, haien ordez.
I. TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremu orokorra.
1. Ordenantza honen xedea da Tuterako Udalak (horrek barne hartzen ditu Udala bera, Ur Batzordea erakunde autonomoa, Castel Ruiz enpresa-entitate publikoa eta Udalak sortutako zuzenbide publikoko entitate guztiak) emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra erregulatzea, gaia dela medio, berariazko ordenantzarik ez duten diru-laguntzen kasuan.
Diru-laguntzen gainean berariazko ordenantza duten alorretan, berariazko ordenantza propio horien xedapenei eginen zaie men, eta ordenantza hau horien ordezko/osagarri izanen da.
Era berean, euren ordenantzaren xedapenei eginen diete men, etorkizunean, Tuterako Udalak hala erabakita, ordenantza propioa edo berariazkoa izan dezaketen alorretan; ordenantza horiek beren artikuluetan eduki litzaketen ordenantza honekiko bidalketak gorabehera, ordenantza hau aplikatzen ahal zaie, haien ordez/osagarri.
2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 a) artikuluak ezarritakoa bete beharrez, ondotik azaltzen diren objektu, gai, helburu, proiektu, jarduera edo jokabideak izaten ahalko dira diru-laguntzen xede, kontuan hartuta, betiere, horiek dagozkien deialdietan berariaz garatzen ahalko direla, edo zehazkiago zedarritu. Hona hemen:
2.1.–Arlo sozialean:
a) Eskolako jantokirako laguntzak.
b) Gizarte arazoetako prebentziorako eta gizarte laguntza eta sustapenerako programetarako laguntzak.
c) Baterako jarduketak, lankidetzaren eta baliabideen aprobetxamenduaren bitartez, sostengurako gizarte sareen garapenean lagunduz.
d) Gizarte sarea eta boluntarioen lana sustatzea.
e) Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak egitea.
f) Gizarte ekintzaren alorrean proiektuak garatzen dituzten erakunde eta instituzioentzako laguntzak: Erriberako Jubilatuen Elkartea, Amimet, Anfas, Anasaps, menpekotasunari arreta Tuterako Fundazioa, Espainiako Gurutze Gorria, elikadura-bankua, Erruki Etxea.
g) Oinarrizko elikadurarako laguntza sozialak ematea.
h) Errehabilitazio zentroetan tratamendu terapeutikoa eta desintoxikazio tratamendua jasotzen duten pertsonentzako eta euren familientzako sostengua.
i) Larrialdi sozialeko jarduketak egitea, oinarrizko beharrei erantzuteko.
j) Liburuak erosteko laguntzak, egoera sozio-ekonomiko zailean dauden familientzat.
k) Eta oro har, beste edozein jarduera, baldin eta bideratuta badago familien, haurren eta nerabeen, adinekoen, emakumeen, desgaitasuna dutenen, etorkinen, etnien eta gizartetik baztertzeko arriskuan dauden beste talde batzuen arloko prebentziora, esku hartzera, asistentziara, errehabilitaziora, gizarteratzera edo gizarte ongizateraren sustapenera; orobat, baldin eta bideratuta badaude elkarteen mugimendura eta gizarte boluntariotzara eta gabezia egoera larriei eta larrialdi sozialeko egoerei arreta ematera.
2.2.–Jarduera ekonomikoaren arloan (merkataritza, industria, enplegua eta turismoa):
a) Enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak.
b) Enplegua sustatzeko laguntzak.
c) merkataritza-lokalak eraberritzeko laguntzak.
d) Eguberrietako argiak paratzea.
e) Tuteran turismoa sustatzeko jarduerak, bai eta hura ezagutzera ematekoak ere, hala foro nazionaletan nola nazioartekoetan.
f) Hiri espazioa sustatzea, merkataritza edo turismoa helburu.
g) Tuterako merkataritzarekin eta merkatarien elkarteekin zerikusia duten prestakuntza, jarduerak eta programak.
h) Eta oro har, beste edozein jarduera, baldin eta bideratua badago jarduera ekonomikoa eta hiriaren sustapena eta garapena sortzera.
2.3.–Hezkuntza, kirol eta gazteria arloan:
a) Gazte proiektu eta ekimenak egiteko sustapena.
b) Gazte elkarteentzako laguntzak.
c) Bertako musika taldeei laguntzak ematea.
d) Gazteek etxebizitzak erosi ahal izateko laguntzak.
e) Beste edozein jarduera, honako jarduera hauek egitera bideratua badago: gizarte eta kultur animazioko jarduerak, gazteendako programak, lehiaketak, erakusketak, aisia eta denbora libreko programak, prestakuntzako eta hezkuntzako jarduerak eta gazteen parte-hartzea zein asoziazionismoa bultzatzen dituzten jarduerak oro.
f) Oinarrizko kirola sustatzeko laguntzak ematea.
g) Kirol ekitaldi eta jarduerak eta ikuskizunak edo kirola sustatzekoak antolatzea, eta kirol entitateekin elkarlanean aritzea.
h) Ikasleen prestakuntzara bideratutako jarduerak eta hezkuntza sektorera bideratutako gainerako jarduerak.
2.4.–Kultura arloan:
a) Helbidea Tuteran duten kultura elkarteek eta kultur proiektuak egiten dituzten pertsona fisikoek egindako eta programatutako kultura jarduerak.
b) Honelako sariak: Santa Anako kartela...
c) Literatur lehiaketak...
d) Katedralaren mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako laguntzak.
e) Musika emanaldiak.
f) Tuterako kultur lehiakortasuna sustatzea.
g) Kultur adierazpenak oro sustatu eta hedatzea.
h) Sormena, arte plastikoak, eszenikoak eta musikalak sustatzea.
i) Oro har, artista gazteen promozio profesionala sustatzea, lehiaketen bidez.
j) Eta, oro har, arteekin, zientziekin eta letrekin zerikusia duen edozein kultur jarduera sustatzea, baita bertakoak diren jarduera soziokulturalak ere, hala nola herriko festak.
2.5.–Ingurumen eta osasun arloan:
a) Osasun arloko prebentzioa, babesa eta sustapena bulkatzeko jarduerak, biztanleei orori eta, bereziki, gazte, zahar, emakume, haur eta abarrei zuzenduak. Biztanleria osatzen duten multzo ezberdinen osasuna gordetzeko hezkuntza eta prebentzio helburuak xede dituzten proiektuak zein programak, argibideak emateko eta prestakuntzako jarduerak, jardunaldiak, mintegiak eta abar.
b) Hiri eta natur ingurumena babesteko jarduerak eta babes hori lortzeko egiten diren jarduerak oro sustatzea, besteak beste, prestakuntzakoak, argibideak ematekoak, herritarrek parte-hartzekoak eta ingurumenari buruzko sentsibilizazioaren gainekoak.
c) Energiaren aurrezkia bultzatzea.
2.6.–Hirigintza arloan:
a) Etxebizitzak eta fatxadak zaharberritzea, kasuan kasuko ordenantzak ezarritakoarekin bat.
b) Berrostatzeak, kasuan kasuko ordenantzak ezarritakoarekin bat.
c) Hiriko erabilera publikoko espazio pribatuak berriz urbanizatzea.
2.7.–Beste batzuk: Udalaren jardunaren osagarri izan eta artikulu honetan deskribatu ez den beste edozein jarduera, betiere diruz laguntzeko modukoa bada.
3. Diruz laguntzen ahal diren objektuak, gaiak, helburuak, proiektuak, jarduerak edo jokabideak, artikulu honetan ageri direnak, ez dira numerus clausus moduan hartuko ordenantza honen ondorioetarako; aitzitik, dagokien deialdian zabaldu eta zehazten ahalko dira edo, orobat, diru-laguntza lerro berriak ezarri Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren bitartez.
2. artikulua. Kontzeptuak eta aplikazio eremu materiala.
1. Hona zer jotzen den diru-laguntzatzat, ordenantza honetaz den bezainbatean: Tuterako Udalak edo haren meneko entitateek egindako diru-xedapen oro, pertsona publiko zein pribatuen alde egina, betiere ondoko baldintzak betez gero:
a) Dirua onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematea.
b) Diru-laguntza emateko baldintza izanen da xede jakin bat betetzea, proiekturen bat gauzatzea, jardueraren bat egitea, jokabide berezi bat hartzea –hori guztia gauzaturik nahiz gauzatzeko egonik– edo egoera bat gertatzea; eta ezartzen diren betebeharrak bete beharko ditu onuradunak.
c) Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat bulkatzea edo xede publikoren bat sustatzea izan behar du.
2. Honako hauek ordenantza honen aplikazio eremutik kanpo daude:
a) Tuterako Udalaren edo haren erakunde autonomoen eta beste administrazio publikoen arteko diru ekarpenak.
b) Udalak bere erakunde autonomoei egindako diru-ekarpenak, oro har haien eskumenen esparruko jarduna finantzatzekoak badira edo alderantziz.
c) Udalak, zein elkartetako edo tokiko zein federaziotako kide den, horiexen aldeko kuota edo derrama ohiko nahiz ezohiko gisara egindako ekarpenak, betiere elkarren arteko interesak babestu eta sustatze aldera.
d) Tuterako Udalaren Erregelamendu Organikoan Udalaren talde politikoei edo zinegotziei ematea aurreikusita dauden diru-ekarpenak.
e) Onuradunek aurretik eskatu gabe ematen diren sariak.
f) Onura fiskalak.
3. Gauzazko laguntzen araubide juridiko berezia:
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IV. tiluluko I. kapituluan xedatutakoaren arabera eta hura garatzen duten xedapenei jarraituz arautuko dira doan emandako ondasun eta eskubideak. Aurrekoa gorabehera, emandako ondasun, eskubide edo zerbitzuei ordenantza hau aplikatuko zaie, haiek hirugarren bati baino ez emateko Tuterako Udalak eskuratzen dituenean.
3. artikulua. Diru-laguntzei buruzko plan estrategikoa.
1. Diru-laguntzak ezartzea proposatzen duten organoek, aurretik, diru-laguntzei buruzko plan estrategiko bat egin beharko dute, eta bertan ondoko alderdiak zehaztu:
–Diru-laguntzen xedea, betiere hori zein den zehazterik bada Plan estrategikoa eratzean.
–Zer helburu eta xede lortu nahi diren diru-laguntzak aplikatzearekin. Lortu nahi diren xedeak merkatua ukitzen baldin badute, argi eta garbi identifikaturiko akatsak zuzentzera bideratu behar dira eta haien ondorioek ahalik distortsiorik txikiena eragin behar dute.
–Eskuratzeko behar den epea.
–Aurreikus daitezkeen kostuak.
–Bere finantza-bideak.
2. Horiek horrela, Udalaren alorrek eta unitate administratiboek, eta, kasua bada, ente instrumentalek diru-laguntzak eman nahi badituzte, plan bat eratuko dute, bakoitzak bere esparru materialaren barnean, eta bertan aurreko zenbakian aipatu alderdiak agertuko dituzte.
3. Aipatutako plan horrek, posible eginen du diru-laguntzak emateko proposamena egiten duten organoek, planaren aplikazioaren ondorioz lortzen diren emaitzak kontrolatu eta ebaluatzea.
4. artikulua. Diru-laguntzak emateko printzipio arauemaileak eta irizpide objektiboak.
1. Honako printzipio hauen arabera kudeatuko dira ordenantza honek aipatzen dituen diru-laguntzak:
a) Publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibitatea, tratuaren berdintasuna eta diskriminazio eza.
b) Eraginkortasuna finkatutako helburuak betetzean.
c) Eragimena, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzean.
d) Bitartekoak eta helburuak elkarrekin bat etortzea, laguntzak emateko arrazoia izan dadin.
2. Kasuan kasuko deialdietan ezar daitezkeen irizpide propioak eta berariazkoak deusetan ukatu gabe, ondoko irizpide objektibo orokorrak izan daitezke oinarri, Tuterako Udalak diru-laguntzak emateko:
a) Eskatzailearen gaitasun ekonomikoa.
b) Proiektuaren bideragarritasuna.
c) Jardutearen justifikazioa, ezarritako helburuak eta proposatutako jarduerak bat etortzea elkarren artean.
d) Jardueraren edo proiektuaren sormena, prestatze maila, berrikuntza, originaltasuna eta interesa.
e) Proiektuari generoaren ikuspegia erantsi izana.
f) Jarduerak edo proiektuak sortutako ondorioen iraunkortasun maila.
g) Beste entitateekiko koordinazio eta lankidetza mailak.
h) Antzinatasuna eta eskarmentua, gisako proiektuetan.
Elkartea osatzen duten kide kopurua eta jarduerek gizartean izanen duten eragina, haietan zenbat lagunek izena eman duten kontuan hartuta.
j) Eskatzailearen gaitasun teknikoa nahiz antolaketarako eta kudeaketarako gaitasuna.
k) Proiektua zer esparrutan garatuko den, horrexen baldintzetara egokitzea gizartearen, kulturaren eta abarren aldetik.
l) Kalitate teknikoa.
m) Kalitate artistikoa.
n) Eskatzaileak bere burua finantzatzeko duen gaitasuna eta beste finantziazio-funtsak eskura izatea.
ñ) Proiektuaren edo programatutako jardueren segimendu eta ebaluazio sistemak.
o) Iritzi publikoa sentsibilizatzen laguntzea.
p) Tuterako herritarrek jardueretan parte hartzeko eskuragarritasun maila.
q) Boluntarioek parte hartzea proiektua edo jarduera gauzatzen.
r) Prestakuntzaren edo hezkuntzaren aldetik biztanleriaren bizi mailaren hobekuntzan eragiten ahal duten alderdiei mesede egitea.
s) Onuradunen parte hartze aktiboa, diru-laguntzaren xedea den ekintzan.
t) Tuterako erroldan antzinatasuna.
u) Eskabideak Erregistroan aurkezteko ordena kronologikoa.
5. artikulua. Diru-laguntzak emateko betekizunak.
1. Ondoko baldintzak bete behar dira, diru-laguntzak emateko:
a) Diru-laguntza ematen duen administrazio organoa eskuduna izatea.
b) Kreditu egokia eta nahikoa izatea, diru-laguntza emateak berekin dakartzan betebehar ekonomikoei aurre egiteko.
c) Diru-laguntza emateko prozedura tramitatzea.
d) Eduki ekonomikoa duten egintzen aldez aurretiko fiskalizazioa, aplikatzeko diren arauetan aurreikusitakoarekin bat.
e) Horretarako eskumena duen organoak gastua onestea.
2. Aurreko betekizunez gain, nahitaezko baldintza izanen da Tuterako udalerriko lurralde esparrua izatea, oro har, proiektuaren xedearen eta helburuaren kokalekua, hau da, proiektua han gauzatzea, jarduera han berean egina izan, edo hantxe berean egitekoa, edo, kasuan kasuko portaera, han hartua edo hantxe hartzekoa, edo, bestela kokagunea han edukitzea diruz lagundu behar den egoerak.
Salbuespen gisara, diru-laguntzaren xede den inguruabarra Tuterako udal-mugarteaz gaindikoa bada, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka; baldintza horrek aski justifikaturik gelditu beharko du espedientean, txosten arrazoitu baten bitartez, diru-laguntza eman baino lehen.
Baldintza horretatik salbuetsiak daude garapen bidean dauden herriendako laguntzen aurrekontu programan aurreikusitako garapen proiektuetarako diru-laguntzak.
3. Ezin izanen dira diru-laguntzen xede izan herritarrei orori irekiak ez diren jarduerak, hala horiek prestatzean nola gauzatzean.
4. Ezin izanen dute, ezta ere, diru-laguntzarik jaso izaera politikoa edo errebindikazio kutsukoa duten jarduerek, izaera hori jarduera gauzatu baino lehen edo behin gauzatzen hasita hartuta ere; ezta, orobat, halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerak –haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere– zein herritarren askatasunaren kontrakoak edo Konstituzioa edo legeak betetzen ez dituztenak ere. Halako jarduerak behin diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena eman eta gero gertatzen badira, behar diren itzultze eta/edo zehapen espedienteak irekiko dira, ordenantza honetan ezarritakoarekin bat.
6. artikulua. Araubide juridikoa.
1. Tuterako Udalak edo haren erakunde autonomoek eman eta, gaia dela medio, berariazko ordenantzarik ez duten diru-laguntzak ondokoek arautuko dituzte: ordenantza honetan jasotako aginduak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen V. tituluaren VI. kapitulua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta aplikagarriak diren administrazio zuzenbideko gainerako arauak.
2. Europar Batasunaren funtsen kargura finantzatzen diren diru-laguntzek kasuan-kasuan aplikagarriak diren batasuneko arauei eta horien garapen edo transposizio diren arau nazionalei eginen diete men.
7. artikulua. Diru-laguntzak emateko eskumena duten organoak.
1. Tuterako Udalaren barnean, Tokiko Gobernu Batzarrak izanen du eskumena diru-laguntzak emateko (berariazko ordenantzetan ezarritakoa salbu), egun dauden eskuordetzeak edo etorkizunean izaten ahal direnak ukatu gabe; kasu horretan, eskuordetze horietan erabakitzen diren organoek izanen dute eskumena, eskuordetze horietan zehaztuko den hartaraino.
2. Entitate instrumentalen esparruan, nork bere estatutuetan eskumen hori zein organori esleitu zaion, horiexek izanen dira eskudunak.
8. artikulua. Onuradunak.
1. Diru-laguntzen onuraduntzat joko dira diru-laguntza ematea zertan oinarritu den, jarduera horixe gauzatuko duten pertsona edo entitatea edo diru-laguntza ematea bidezko bilakatzen duen egoeran daudenak.
2. Onuraduna pertsona juridikoa denean, honako hauek ere onuraduntzat joko dira: onuradunaren bazkide izanik haren izenean eta haren kontura diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko konpromisoa hartzen dutenak.
3. Onuradun izaten ahalko dira pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta diru-laguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatzen ahal badituzte edo diru-laguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira.
Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen batasunen kasuan –publikoak nahiz pribatuak– berariaz adierazi beharko da, hala eskaeran nola diru-laguntza emateko ebazpenean, batasuneko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Batasunaren ordezkari edo ahalorde bat bakarra izendatuko beharko da, batasunari onuradun gisa dagozkion zereginak betetzeko adinako ahalen jabe. Batasun hori ezin izanen da desegin harik eta ordenantza honen 47. eta 58. artikuluetan ezarritako preskripzio epea iragan arte.
9. artikulua. Entitate laguntzaileak.
1. Honakoak joko dira entitate laguntzailetzat: diru-laguntzari dagokion guztian organo emailearen izenean eta haren kontura ari direlarik, onuradunei funts publikoak eman eta banatzen dizkietenak, edo, aurretiaz funtsak eman eta banatu gabe, diru-laguntzaren kudeaketan laguntzen dutenak. Funts horiek ez dira inoiz hartuko entitate laguntzailearen ondaretzat.
Halaber, Batasuneko araudiari jarraituz onuradun izendatutakoak entitate laguntzailetzat joko dira baldin eta aurreko lerrokadan aipatutako eginkizunak soil-soilik bete behar badituzte.
2. Ondokoak har daitezke entitate laguntzailetzat: Udalaren meneko entitate instrumentalak, 1. artikuluan aurreikusiak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen II. tituluaren III. kapituluaren bigarren atalak aipatzen dituen elkarteak; baita ezartzen diren kaudimen eta eraginkortasun baldintzak betetzen dituzten gainerako pertsona juridikoak, publikoak izan nahiz pribatuak ere.
3. Tuterako Udalak entitate laguntzailearen eginkizunak betetzen ahalko ditu, Estatuko Administrazio Orokorrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, haren erakunde publikoek eta zuzenbide publikoari lotu behar zaizkion gainerako entitateek emandako diru-laguntzen kasuan. Halaber, eta baldintza beretan, Estatuko Administrazio Orokorrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haien erakunde publikoek entitate laguntzaileen eginkizunak betetzen ahalko dituzte, Tuterako Udalak eta haren erakunde autonomoek emandako diru-laguntzei dagokienez.
10. artikulua. Onuradun edo entitate laguntzaile izateko betekizunak. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
1. Onuradun edo entitate laguntzaile izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoera duten pertsona edo entitateak, edo ordenantza honetan eta deialdietan adierazitako egoera dutenak.
2. Pertsona edo entitateak ezin dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, ondoren aipatzen diren arrazoietako bat dagoenean, betiere diru-laguntzaren izaera kontuan izanik, deialdian salbuespenen bat egiten ez bada:
a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.
b) Konkurtso-egoeraren deklarazioa eskatua izatea, prozeduraren batean kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtso-egoeran egotea, kontu-hartze judizial baten pean, edo desgaitua Konkurtsoari buruzko Legearen arabera, konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu gabe.
c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.
d) Pertsona fisikoak, merkataritzako sozietateen administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenek bateraezintasuna izatea kontratua egiteko, kasu bakoitzari aplikatzen zaion legerian jasota baitago, edo Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak arautzen dituen hautapen bidezko karguetako bat izatea, hartan ezarritako moduan.
e) Diru-laguntza eskuratzeko ebazpena ematen den unean zerga arloko eginbeharrak edo Gizarte Segurantzakoak bete gabe izatea, indarra duten xedapenek behartzen dutenez.
f) Erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea egoitza fiskala.
g) Udalak edo bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzak itzultzera beharturik, haiek ordaindu gabe izatea.
h) Dirulaguntza eta laguntza publikoen arloan edo zerga kontuan arau-haustea egin eta administrazio prozedura batek emandako epai irmo bat dela bide, dirulaguntzarik hartzeko aukera galdu izatea zehapen gisa.
i) Ordenantza honen 8. artikuluaren 3. ataleko bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan, haien kideetako edozeinek aurreko debekuetakoren bat badu.
3. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako debekuak dituzten elkarteak ezin dira inola ere izan ordenantza honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo entitate laguntzaile.
Halaber, elkarteak ezin izanen dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, baldin erregistroan inskribatzeko administrazio prozedura etenik badute, lege-hauste penala egin izanaren arrazoizko zantzuak agertu direlako eta 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatu zaielako, harik eta erregistroan inskribatzen uzten dien ebazpen judizial irmoa eman arte.
4. Oro har, Tuterako Udalarekin zorrak izan eta premiamendu bidez kobratzeko prozeduran dauden partikular edo entitateei ere ez zaie laguntza edo diru-laguntzarik emanen, ezta toki entitatearekin zerga arloko eginbeharrak bete gabe dituztenei ere, harik eta zor horiek ordaindu edo zerga arloko eginbeharrak betetzen ez diren arte. Ofizioz egiaztatuko dira inguruabar horiek.
Dena dela, diru-laguntzaren izaera nolakoa den, Tuterako Udalak bere kabuz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek osorik edo parte batean berdinduta; edo, baita ere, baldintza hori bete gabe uzten ahalko du, gizarte larrialdietako egoera berezietan. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, aukera horrek ordenantza honen 28. artikuluan aipatutako kasuan kasuko deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean jasota egon beharko du, eta espedientean justifikatuta egon, txosten tekniko bidez, neurri horren salbuespen egoera egiaztatzen duten arrazoia edo arrazoiak.
5. Pertsona edo entitateek, onuradun edo entitate laguntzaile izateko, artikulu honen 2. eta 3.ataletan ezarri diren debekuetako bat bera ere ez dutela frogatzeko, ondoko bideren bat erabiltzen ahalko dute:
a) auzibidezko lekukotasuna, ziurtagiri telematiko edo datu-transmisio bidez, Estatuko Administrazio Orokorrak edo erkidego autonomoek teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen gainean egiten duten erabilera arautzen duten erregelamenduzko arauekin bat, edo kasuen arabera, administrazio-ziurtapen bidez.
b) edo eskatzaileak egiletsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez. Deialdian bertzelako frogabideak ezartzen ahalko dira. Betiere administrazioak ahalmena izanen du aurkeztutako aitorpen edo justifikazioak egiazkoak ote diren ikertzeko.
Ez da beharrezkoa izanen Udalaren agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea; halako kasuetan, entitatearen legezko ordezkariak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, Udalaren agiritegietan dauden agiriak indarrean daudela eta ez direla aldatu ziurtatzeko.
6. Interesdunen eskaerak interesdunak sinatutako eskabide baten bitartez egin behar dira, betiere kasuan kasuko deialdiak ezarritako eredu arautuarekin bat.
7. Hona eskaerak aurkezteko epea:
a) Norgehiagoka bidezko diru-laguntzen kasuan, oro har, eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera, deusetan ukatu gabe diru-laguntzaren izaera berezia dela-eta edo inguruabar berezirik suertatzen bada, deialdiak bestelako epea ezartzen ahal duela.
b) Norgehiagokarik gabeko diru-laguntzen kasuan, deialdia argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du.
11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:
a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.
b) Organo emaileari edo, halakorik bada, entitate laguntzaileari frogatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla eta diru-laguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua gauzatu eta bete direla.
c) Organo emaileak edo entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztapenak onartzea, eta kontrol organo eskudunek egin beharreko egiaztapenak eta finantza-kontrolak ere bai, betiere Udalaren agiritegietan jaso ez eta halako jarduketak egiteko eskatzen dioten informazio guztia emanik.
d) Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari edo lankide den entitateari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.
e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea. Tuterako Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak daudela frogatzea ofizioz eginen da.
f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan; halaber, deialdietan eta ebazpenetan eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.
g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
h) Behar bezalako publizitatea egitea, dirua jaso behar duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituztela jakitera emate aldera, betiere betekizun hori kasuan kasuko deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak galdatzen badu.
i) Jasotako funtsak itzultzea, ordenantza honek adierazten duenetan.
12. artikulua. Entitate laguntzaileen betebeharrak.
1. Entitate laguntzaileek betebehar hauek dituzte:
a) Funtsak onuradunei ematea, kasuan kasuko deialdian eta entitate emailearekin sinatutako hitzarmenean ezarritako irizpideei jarraituz.
b) Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzea. Halaber, diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela eta helburua bete dela egiaztatzea.
c) Hartutako funtsak banatu dituela egiaztatzea diru-laguntza ematen duen organoari, eta onuradunek aurkeztutako justifikazioa entregatzea, bidezko denean.
d) Organo emaileak funtsen kudeaketari buruz egin beharreko egiaztapenak onartzea, eta kontrol organo eskudunek egin beharreko egiaztapenak eta finantza kontrolak ere bai, eta Udalaren agiritegietan jasota ez egoteagatik halako jarduketak egiteko eskatzen dizkioten informazio guztiak ematea.
13. artikulua. Lankidetza hitzarmena.
1. Diru-laguntza ematen duen organoaren eta entitate laguntzailearen arteko lankidetza-hitzarmen bat eginen da, eta bertan arautuko dira entitate laguntzaileak bete beharreko baldintzak eta betebeharrak.
2. Lankidetza hitzarmenean ondokoak jaso behar dira, gutxienez:
a) Lankidetzaren xedea eta entitate laguntzailea zein diren.
b) Entitate laguntzaileak kudeatuko dituen diru-laguntzen gaineko araudi berezia zein den.
c) Lankidetza hitzarmenak zenbat iraunen duen.
d) Diru-laguntza ematen duen organoarendako berme neurriak eratu behar badira, horiek zein diren, nola eratzen diren eta horiek bertan behera uzteko prozedura zein den.
e) Entitate laguntzaileak diru-laguntzak kudeatzeko prozeduraren fase bakoitzean zer baldintza bete eta betearazi behar dituen.
f) Diru publikoen banaketan lagunduz gero, entitate laguntzaileari diruak emateko epea zein den eta hartutako diruak onuradunen eskutan utzi arte horiek gordailatzeko baldintzak zein diren.
g) Diru publikoen banaketan lagunduz gero, organo emaileak onartu dituen diru-laguntzak zer baldintzan utziko diren onuradunen eskutan.
h) Onuradunek nola justifikatuko duten diru-laguntzak emateko baldintzak betetzen direla eta hori egiaztatzeko baldintzak zein diren.
i) Onuradunek diru-laguntzen gaineko justifikazioa nola eta zer epetan aurkeztuko duten eta, diru publikoen banaketan lagunduz gero, entitate laguntzaileak diruak onuradunei eman dizkiela nola eta zer epetan egiaztatuko duen.
j) Entitate laguntzaileak kontabilitateko zer liburu eta zer erregistro eraman behar dituen, diru-laguntzaren justifikazio egokia errazteko eta ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
k) Dirua itzuli behar izatea, diru-laguntza emateko ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzen ez badira edo ordenantza honetan arautzen diren balizkoak gertatzen badira.
l) Entitate laguntzaileak onartu behar izatea aurreko atalaren 1. artikuluko d) letran aurreikusitako egiaztapen eta kontrol jarduketak.
m) Entitate laguntzailearendako konpentsazio ekonomikorik finkatu behar bada, hura zein den.
3. Lankidetza-hitzarmenaren testuak dagokion oniritzi juridikoa jaso beharko du, eta horri Udalaren zerbitzu juridikoen txosten juridikoa gehituko zaio, edo, hala behar badu, erakunde autonomoena, Zuzenbidearekin bat datorrela adierazteko.
4. Tuterako Udala entitate laguntzaile gisara aritzen denean, Estatuko Administrazio Orokorrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo horiekin lotura izan edo horien pean diren erakunde publikoek dagozkien hitzarmenak sinatu beharko dituzte Tuterako Udalarekin; haietan zehaztuko dira funtsak banatu eta emateko betekizunak eta justifikazio irizpideak nahiz kontuak ematekoak.
Molde berean eta baldintza beretan jokatuko da Estatuko Administrazio Orokorra, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haien erakunde publikoak entitate laguntzaile gisara aritzen direnean, Tuterako Udalak eta haren erakunde autonomoek emandako diru-laguntzez den bezainbatean.
5. Entitate laguntzaileak zuzenbide pribatuaren menpeko pertsonak izanez gero, aurretiaz aukeratuko dira, publizitatearen, lehiaren, berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioei lotutako prozeduraren bitartez, eta hitzarmen bidez formalizatuko da lankidetza, salbu eta, lankidetzaren xedea dela eta, Nafarroako administrazio publikoen Kontratuei buruzko Foru Legea guztiz aplikatzekoa den kasuetan.
6. Hautapen prozeduran eta hitzarmenean berariaz adierazi beharko da erakundeak diru publikoak banatuko ote dizkien onuradunei.
7. Kontratuan nahitaez jaso behar da artikulu honen 3. atalean aurreikusitako gutxieneko edukia, bai eta administrazio kontratuei buruzko araudian eskatutakoa ere, eta berariaz adierazi behar da kontratistak onartu egiten dituela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean entitate laguntzaileei ezarritako gainerako betebeharrak.
II. TITULUA
Diru-laguntzak emateko prozedurak
I. KAPITULUA
Prozedura ezberdinen sailkapena
14. artikulua. Kontzesio prozedurak: norgehiagoka bidez, banakako ebaluazioaren araubidea eta zuzeneko kontzesioa.
1. Diru-laguntzak emateko ohiko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Honako hau joko da norgehiagokatzat: diru-laguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, deialdi bakoitzean ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei diru-laguntza esleitzea, deialdi bakoitzean gastuendako ezarritako muga gainditu gabe.
Eskaerak kide anitzeko organo batek baloratuko ditu. Honakoek osatuko dute organo hori: buru bat, idazkaria eta gutxienez hiru kide. Deialdian zehaztutako gaitasun profesionalaren eta esperientziaren irizpideen arabera izendatuko dira.
Batzordearen jarduna lotuko zaio Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, atariko tituluaren II. kapituluan, kide anitzeko organoendako ezarri duen araubideari; txosten-proposamen arrazoitu bat eman beharko du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko.
Salbuespenez, deialdiaren xedea zein den eta horrexekin bat, eta deialdian hala aurreikusiz gero, organo eskudunak diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatzen ahalko du diru-laguntzetarako jarritako gehieneko zenbateko osoa.
2. Aurreko atalean xedatua gora-behera, diru-laguntzaren izaera kontuan harturik “lehia” izan bai, baina horrek ez badu “norgehiagokaduna” izateko ezaugarririk, hau da, “norgehiagokarik gabeko lehia” bada, “banakako ebaluazioaren araubidea” aplikatuko da.
“Banakako ebaluazioaren araubidetzat”, berriz, norgehiagokarik gabeko prozedura joko da, non eskaerak jaso ahala espedienteak tramitatu eta ebatziko baitira, eta diru-laguntzak emanen dira horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean.
Banakako ebaluazioaren araubideari ordenantza honetan jasotako norgehiagokaren prozeduraren arau orokorrak zaizkio aplikagarri, salbu eta, diru-laguntza mota hauen izaera berezia dela-eta, “lehiakortasun” ezaugarri berariazkoari dagozkion alderdietan edo galdakizunetan arau orokor horiek aplikagarri ez badira.
Araubide berezi horretan ez da nahitaez kide anitzeko balorazio batzorderik osatu beharrik, aitzineko atalean aipatu bezala; izan ere, instrukzio organoari egokituko zaio bere kabuz egitea eskaeren gaineko ebaluazioa, betiere deialdian, hitzarmenean, ebazpenean edo berariazko ordenantzan ezarritako irizpideekin, moldeekin eta lehentasunekin bat.
3. Diru-laguntza hauek zuzenean eman ahalko dira:
a) Tuterako Udalaren edo bere erakunde autonomoaren aurrekontu orokorrean beren izenekin datozenak, edo Castel Ruiz EEP-ren aurrekontuko aurreikuspenetan.
b) Lege mailako arauren batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta Udalak ematen dituenak. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da diru-laguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraikiz.
c) Salbuespen gisara, interes publikoko zioak edo gizarte, ekonomia, hezkuntza, kultura, zientzia zein gizatasun arlokoak, edo behar bezala justifikatutako beste hainbat egiaztatzen dituzten diru-laguntzak, baldin eta, hartzaileak direla-eta, norgehiagoka publikoa baztertu behar bada, diru-laguntzaren xedea egiteko gaitasuna onuradun bakarrak edo onuradun talde bakarrak edukitzeagatik.
4. Hala norgehiagokaren araubidearen nola zuzenean emateko prozeduraren bidez emandako diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu dagokion deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean ezarritako zenbatekoa.
II. KAPITULUA
Dirulaguntzak norgehiagoka bidez emateko prozedura
15. artikulua. Abiapuntua: deialdia.
1. Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da beti.
2. Ordenantza honetan ezarritako organo eskudunak onetsitako deialdi baten bidez gauzatuko da ofiziozko hastapena.
3. Udaleko alor edo erakunde autonomo kudeatzaileak, gaia zein den, organo eskudunari aurkeztuko dio deialdiaren proposamena, behin aurrekontuan eskuragarri dauden kredituetatik beharrezko kreditua atxiki, eta Udalaren Kontu-hartzailetzak txostena egin eta gero, hark onar dezan. Hori Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu beharko da, eta laburpen bat Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Deialdiak eduki hau izanen du, gutxienez ere.
a) Adierazi beharra dago Tuterako Udalaren Diru-laguntzen gaineko ordenantza orokorra behin betiko onetsi duen Udalbatzaren erabakia, bai eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zein zenbakitan eta zein datatan eman den argitara ere, salbu oinarri erregulatzaileak berariazkoak izateagatik deialdian bertan argitaratzen badira.
b) Diru-laguntzak zein aurrekontu-kredituri egozten zaizkion eta, eskuragarri diren kredituen zenbatekoa kontuan harturik, diru-laguntzek guztira zenbat jotzen duten.
c) Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua.
d) Diru-laguntzak norgehiagoka bidez emanen direla adieraztea.
e) Diru-laguntza eskatzeko baldintzak eta haien frogabideak.
f) Prozedura ebatziko duen organo eskuduna, eta, Erakunde Autonomoen kasuan, instrukzio organoa adieraztea.
g) Balorazio batzordeko kideak izendatzea.
h) Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.
i) Ebazteko eta jakinarazteko epea.
j) Eskaerari erantsi beharreko dokumentu eta argibideak.
k) Ebazpenak bide administratiboari amaiera ematen diola ohartaraztea.
l) Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.
m) Hala behar badu, eta deialdiaren xedea zein den, adierazi beharra dago gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko ote den.
n) Jakinarazteko edo argitaratzeko bitartekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
ñ) Ezespen espresaren edo ustezkoaren aurka jartzen ahal diren errekurtsoak.
Gehigarri gisara, deialdiak ondoko alderdiak jasotzen ahalko ditu:
a) Azpikontratazioa egiteko aukera, betiere ordenantza honetan ezarritako mugekin bat.
b) Onuradunak proiektuaren ehuneko zenbat finantzatu behar duen, dela bere funts propioekin dela beste diru-laguntzen bitartez.
c) Ordaintzeko moduak, behar izatera konturako ordainketak eta aldez aurretiko ordainketak egiteko aukera finkatu eta justifikatuta.
d) Diru-laguntzaren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.
e) Justifikatzeko manerak, dagozkion agiriak aurkezteko epea eta ebaluazio memorian adierazi beharreko alderdiak.
f) Aurreikusi ez diren inguruabarrak direla medio proiektuan aldaketak egiteko aukera.
g) Beharrezkoa bada, eta diru-laguntzaren izaera nolakoa den, adierazi beharra dago posible ote den ofizioz kitatzea diru-laguntzen onuradunekin kobratu gabe dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek berdinduta.
h) Beharrezko bada, onuradunek edo entitate laguntzaileek eratu behar dituzten berme neurriak nahiz horiek eratzeko, gordailatzeko eta baliogabetzeko bitartekoak.
i) Beharrezko bada, dirua jaso duen jardueraren gaineko agirietan eta propaganda idatzi edo grafiko orotan Udal honen diru-laguntza jaso duela adierazteko baldintza.
5. Interesdunen eskabidearekin batera, dagokion deialdian zehaztutako agiriak eta argibideak aurkeztuko dira, salbu eta galdatutako agiriak administrazio honen edo haren erakunde autonomoen eskuetan badaude; horrelakoetan, haien ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, beharrezkoa bada, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota.
Inoiz ere ezin izanen dira bost urte baino gehiago iragan, dagokien prozedura amaitu denetik.
Arestian xedatua goiti-beheiti, administrazio honek edo haren menpeko erakundeek ezin badute dokumentua eskuratu, eskatzaileari eskatu ahal izanen diote aurkezteko edo, bestela, dokumentuan erakusten diren beharkizunak beste bide batzuen bidez frogatzeko, ebazpen proposamena eman aurretik.
6. Diru-laguntzei buruzko deialdiak, aukeran, hainbat agiriren ordez eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea onartzen ahalko du. Halako kasuetan, diru-laguntza emateko ebazpen proposamena egin baino lehen, aitorpenean jasotako datuen egiazkotasuna ziurtatzen duten agiriak aurkezteko galdatu beharko da, 15 egun baino gehiago joko ez duen epean aurkeztu ere.
7. Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
16. artikulua. Instrukzioa.
1. Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa ondokoek eginen dute:
a) deialdiaz arduratutako unitate administratiboa.
b) erakunde autonomoen eta beste ente instrumentalen esparruan, deialdian zehaztutako organoa.
Deialdi bakoitza.
2. Instrukzio organoak datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketak eginen ditu, ofizioz, horiei jarraikiz eginen baita ebazpen proposamena.
3. Instrukzio jarduketek ondokoak hartuko dituzte barne, nahitaez hartu ere:
a) Ebazpena emateko beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzea. Txostena emateko epea 10 egunekoa izanen da, instrukzio organoak txostena epe luzeagoan edo laburragoan emateko eskatzen duenean izan ezik; betiere epeak ez du bi hilabetetik gora joko.
b) Eskaeren gaineko ebaluazioa, betiere deialdian ezarritako balorazio irizpideak, manerak eta lehentasunak aintzat harturik.
4. Instrukzio organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta hori abiapuntutzat hartuta, txosten bat, non eskura daukan informazioaren arabera onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten betekizun guztiak betetzen dituztela egiaztatuko baita.
5. Aurre-ebaluazioaren fasea bukatu ondoren, espedientea Balorazio batzordera igorriko da, eskaerak bertan ebaluatzeko. Balorazio batzordeak txosten arrazoitu bat egin beharko du, eta bertan agertuko da egindako ebaluazioaren emaitza.
6. Instrukzio organoak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, ebazpen proposamena emanen du, behar bezala arrazoitua, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
7. Ebazpen proposamenak ez du inolako eskubiderik sortuko proposatutako onuradunaren alde, Tuterako Udalaren edo haren erakunde autonomoen aldera, harik eta aipatu onuradunari diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi arte.
17. artikulua. Ebazpena.
1. Behin ebazpen proposamena eta espedientearen gainerako agiriak jasota, organo eskudunak prozedura ebatziko du, betiere Udalaren Kontu-hartzailetzak hori fiskalizatu eta gero.
2. Ebazpena ordenantza honetan eta bera arautzen duen deialdian ezarritakoarekin bat arrazoituko da; prozeduran egiaztaturik gelditu behar dira emandako ebazpenaren oinarriak.
3. Ebazpenak ondokoak adierazi beharko ditu, berariaz adierazi ere: diru-laguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa eta, eskaera ezetsirik izanez gero, horien eskatzaileak.
4. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabete da, gehienez ere. Epea kasuan kasuko deialdia argitaratu eta hortik aurrera zenbatuko da, salbu deialdiak berak ondorioak ondoko data baterako geroratzen dituenean. Prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpena eman gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.
5. Ebazpena eskatzaileei jakinaraziko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta amaiera emanen dio administrazio bideari. Haren kontra zein errekurtso diren bidezko, zein organo administratibori eta judiziali aurkeztu eta zein duten epea adierazi beharko da; haatik, interesdunek beste bat egokitzat joz gero, hura erabiltzen ahalko dute.
18. artikulua. Publizitatea.
1. Emandako diru-laguntzak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko dira.
2. Tuterako Udalak emandako edozein diru-laguntzak, berekin ekarriko du dirua jaso duen jardueraren gaineko agirietan eta propaganda idatzi edo grafiko orotan Udal honen diru-laguntza jaso duela adieraztea, bai eta Tuterako Udalaren logotipoa agertzea ere.
III. KAPITULUA
Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako diru-laguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura
19. artikulua. Araubidea.
1. Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako diru-laguntzak arautuko dituzte berak emateko ebazpenek nahiz berak bideratzeko sinatuko diren hitzarmenek. Hitzarmen horietan ezarriko dira aplikatzen ahal zaizkien baldintzak eta berariazko konpromisoak, betiere ordenantza honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako xedapenekin bat, salbu eta lehia eta publizitate printzipioei dagozkienak.
2. Hitzarmenaren testuan, ondokoak zehaztu beharko dira, gutxienez:
a) Hitzarmena sinatzen duten aldeak, bertan adierazita onuradunaren identifikazio datuak.
b) Xedearen deskribapena.
c) Aurreikusitako jarduketak eta alderdien konpromisoak.
d) Aurrekontuko zer kredituri egozten zaion diru-laguntza.
e) Diru-laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak proiektuaren ehuneko zenbat finantzatu behar duen, dela bere funtsa propioekin dela beste diru-laguntza batzuen bitartez.
f) Justifikatzeko manerak, dagozkion agiriak aurkezteko epea eta ebaluazio-memorian adierazi beharreko alderdiak.
g) Onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa, beharrezkoa bada.
h) Indarraldia, betekizunak eta baldintzak.
i) Diru-laguntzaren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
j) Jarraipena egiteko bideak, hitzarmena betetzen ote den egiaztatze aldera.
k) Araubide juridikoa.
l) Hitzarmenaren administrazio izaera eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioari men egiteko beharra, hitzarmenaren edukiak eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen auzietan.
3. Gehigarri gisara, hitzarmenak ondoko alderdiak jasotzen ahalko ditu:
a) Azpikontratazioa egiteko aukera, betiere ordenantza honetan ezarritako mugekin bat.
b) Konturako ordainketak eta aurretiazko ordainketak egiteko aukeraren finkapena eta justifikazioa.
c) Beharrezkoa bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritako arau orokorretan salbuespenak diren berariazkotasunak.
d) Beharrezkoa bada, eta diru-laguntzaren izaera nolakoa den, adierazi beharra dago posible ote den ofizioz kitatzea diru-laguntzen onuradunekin kobratu gabe dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek berdinduta.
e) Beharrezkoa bada, onuradunek eratu behar dituzten berme neurriak nahiz horiek eratzeko, gordailatzeko eta baliogabetzeko bitartekoak.
f) Beharrezko bada, dirua jaso duen jardueraren gaineko agirietan eta propaganda idatzi edo grafiko orotan Udal honen edo haren erakunde autonomoen diru-laguntza jaso duela adierazteko baldintza.
20. artikulua. Hastapena.
Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, zinegotzigoaren edo erakunde autonomo kudeatzaileen proposamenaren bidez, betiere nahitaezkoa izanik Udalaren aurrekontu orokorrean berariazko esleipena egotea, diru-laguntza jaso behar duen pertsona publikoaren edo pribatuaren alde.
Udalaren aurrekontu orokorrean diru-laguntza izendunaren onuraduna, zenbatekoa eta kontzeptua (xedea) zehaztu behar dira, eta organo kudeatzaileak behar bezala justifikatu behar du lehia printzipioa ezin dela aplikatu.
Aurrekontu-saila Udalaren aurrekontuan agertzeak ez du sortzen inolako eskubiderik onuradunaren alde, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena hartzen ez den bitartean, behin organo eskudunak horretarako prozedura ezarri eta gero.
Halaber, aurrekontu ekitaldi batean diru-laguntzaren bat esleitu izanak ez du hurrengo urtealdietarako inolako eskubide itxaropenik sortzen.
21. artikulua. Instrukzioa.
1. Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa ondokoek eginen dute:
a) deialdiaz arduratutako unitate administratiboa.
b) erakunde autonomoen esparruan, ebazteko eskumena daukanak izendatutako organoa.
Instrukzio jarduketek ondokoak hartuko dituzte barne, nahitaez hartu ere:
a) Diru-laguntzak arautzen dituen hitzarmenaren testua, zeinak oniritzi juridikoa eta Udalaren edo, bestela erakunde autonomoen zerbitzu juridikoen txosten juridikoa jaso beharko baititu, Zuzenbidearekin bat datorrela adierazita.
b) Kontu-hartzailetzaren txostena.
c) Instrukzio organoaren txostena, non eskura dituen datuen arabera onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskakizun guztiak betetzen dituela agertuko baita.
2. Behin instrukzioa eginda, diru-laguntza emateko proposamena aurkeztuko zaio ordenantza honetan ezarritako organo eskudunari, horrek onets dezan.
22. artikulua. Ebazpena.
1. Behin ebazpen proposamena eta espedientearen gainerako agiriak igorrita, organo eskudunak diru-laguntzak emateko prozedura ebatziko du.
2. Ebazpena ordenantza honetan eta indarra duen araudian ezarritakoarekin bat arrazoituko da, eta onuradunari jakinaraziko zaio, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak ezarritakoarekin bat.
23. artikulua. Diru-laguntzaren onarpena.
Diru-laguntzaren onarpena aldeek hitzarmena sinatzean gauzatuko da.
IV. KAPITULUA
Gainerako diru-laguntzak zuzenean eta salbuespen
gisara emateko araubidea eta prozedura
24. artikulua. Araubidea.
Salbuespen gisara, diru-laguntzak zuzenean ematen ahalko dira, hala interes publikoko zioak nola gizarte, ekonomia, hezkuntza, kultura, zientzia zein gizatasun arloetakoak, edo behar bezala justifikatutako beste hainbat, egiaztatzen diren kasuetan, baldin eta, hartzaileak direla-eta, lehia publikoa baztertu behar bada, diru-laguntzaren xedea egiteko gaitasuna onuradun bakar batek edo onuradun multzo bakarrak duelako.
Kasu honetan, diru-laguntzaren erabilgarritasuna, gizarte-interesa eta helburu publikoa arrazoitu ez ezik, espedientean eta txosten arrozoitu baten bitartez, justifikatu beharko da ezinezko izan dela publizitate eta lehia printzipioak aplikatzea.
25. artikulua. Abiapuntua, instrukzioa eta tresnak.
1. Organo kudeatzaileak emanen dio hasiera espedienteari; hartan nahitaez sartuko da aurreko kapituluan deskribatutako inguruabarrak badirela egiaztatzen duen justifikazio txosten arrazoitua.
2. Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa ondokoek eginen dute:
a) deialdiaz arduratutako unitate administratiboa.
b) erakunde autonomoen esparruan, ebazteko eskumena daukanak izendatutako organoa.
3. Instrukzio jarduketek ondokoak hartuko dituzte barne, nahitaez hartu ere:
a) Diru-laguntzak arautzen dituen hitzarmenaren testua, zeinak oniritzi juridikoa eta Udalaren edo, bestela erakunde autonomoen zerbitzu juridikoen txosten juridikoa jaso beharko baititu, Zuzenbidearekin bat datorrela adierazita.
b) Udalaren Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa.
c) Instrukzio organoaren txostena, non eskura dituen datuen arabera onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskakizun guztiak betetzen dituela agertuko baita.
4. Behin instrukzioa eginda, diru-laguntza emateko proposamena aurkeztuko zaio ordenantza honetan ezarritako organo eskudunari, horrek onets dezan.
5. Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera emanen diren diru-laguntzak hitzarmenen bidez gauzatuko dira, oro har, eta bertan berariazko baldintzak zein hizbaketak ezarriko dira.
26. artikulua. Hitzarmenaren edukia.
1. Hitzarmenaren testuan ondokoak zehaztu beharko dira:
a) Hitzarmena sinatzen duten alderdiak, bertan adierazita onuradunaren edo onuradunen identifikazio datuak.
b) Diru-laguntzen xedea, betiere adierazita hala diru-laguntzen izaera bakana nola haien interes publikoa zein gizarte, ekonomia, hezkuntza, kultura, zientzia eta gizatasun arloetakoa, edo behar bezala justifikatutako beste edozein, justifikatzen dituzten arrazoiak, horiek hartzailea dela-eta lehia publikoa izateko aukera baztertzen badute, diru-laguntzaren xedea egiteko gaitasuna onuradun bakar batek edo onuradun multzo bakarrak dutelako.
c) Aurreikusitako jarduketak eta alderdien konpromisoak.
d) Aurrekontuko zer kredituri egozten zaion diru-laguntza.
e) Diru-laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak proiektuaren ehuneko zenbat finantzatu behar duen, dela bere funtsa propioekin dela beste diru-laguntza batzuen bitartez.
f) Justifikatzeko manerak, dagozkion agiriak aurkezteko epea eta ebaluazio memorian adierazi beharrekoak.
g) Onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa, beharrezkoa bada.
h) Indarraldia, betekizunak eta baldintzak.
i) Diru-laguntzaren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
j) Jarraipena egiteko bideak, hitzarmena betetzen ote den egiaztatze aldera.
k) Araubide juridikoa.
l) Hitzarmenaren administrazio izaera eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioari men egiteko beharra, hitzarmenaren edukiak eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen auzietan.
2. Gehigarri gisara, hitzarmenak ondoko alderdiak jasotzen ahalko ditu:
a) Azpikontratazioa egiteko aukera, betiere ordenantza honetan ezarritako mugekin bat.
b) Konturako ordainketak eta aurretiazko ordainketak egiteko aukeraren finkapena eta justifikazioa.
c) Beharrezkoa bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritako arau orokorretan salbuespenak diren berariazkotasunak.
d) Beharrezkoa bada, eta diru-laguntzaren izaera nolakoa den, adierazi beharra dago posible ote den ofizioz kitatzea diru-laguntzen onuradunekin kobratu gabe dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek berdinduta.
e) Beharrezkoa bada, onuradunek eratu behar dituzten berme neurriak zein horiek eratzeko, gordailatzeko eta baliogabetzeko bitartekoak.
f) Beharrezko bada, dirua jaso duen jardueraren gaineko agirietan eta propaganda idatzi edo grafiko orotan Udal honen diru-laguntza jaso duela adierazteko beharkizuna betetzeko araubidea.
27. artikulua. Ebazpena.
1. Udalaren alor edo erakunde autonomo kudeatzaileak, behin beharrezko kreditua atxikirik eta Udalaren Kontu-hartzailetzak txostena egin eta gero, ordenantza honetan ezarritako organo eskudunari aurkeztuko dio diru-laguntzak emateko proposamena, horrek onar dezan.
2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabete da, gehienez ere. Epea diru-laguntza emateko prozedurari hasiera ematen dion ebazpena onetsi eta hortik aurrera zenbatuko da, salbu ebazpenak berak ondorioak ondoko data baterako geroratzen baditu.
3. Ordenantza honen 17 eta 18. artikuluak arautuko dituzte, bestalde, diru-laguntza emateko motibazioa, edukia, jakinarazpena, errekurtsoak eta erabakiaren argitalpena.
4. Emandako diru-laguntzak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko dira.
28. artikulua. Prozedurako salbuespenak.
Salbuespenez, ez da aipatu hitzarmenik eginen, baldin eta ordenantza honetako 24. artikuluan jasotako inguruabarrez gain ondoko bi baldintza hauek betetzen badira:
a) diru-laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada, onuradun, jarduera eta ekitaldi bakoitzeko, eta
b) jarduera zein pertsona fisiko edo juridikok edo zein erakundek gauzatu eta horren ezaugarriak direla bide lehia publikoa egitea posible ez bada, diru-laguntzaren xedea egiteko gaitasuna onuradun bakar batek edo onuradun multzo bakarrak duelako.
Kasu honetan, diru-laguntza emateko ebazpenak berak ezarriko du zergatik ez den deialdia norgehiagoka bidez egin, bai eta baldintzak, konpromisoak eta onuradunak edo onuradun multzoak jaso duten funtsen aplikazioa justifikatzeko erak adierazi ere, betiere ordenantza honetan ezarritakoarekin bat.
Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko espedientea tramitatuko da, eta horri txosten teknikoa erantsiko zaio, norgehiagoka ezin dela gauzatu eta salbuespenezko prozedura hau nahitaez aplikatu behar dela egiaztatze aldera, bai eta txosten juridikoa erantsi ere, hori zuzenbidearekin bat gauzatu dela ziurtatzeko.
III. TITULUA
Udalaren diru-laguntzak kudeatu eta justifikatzeko prozedura
I. KAPITULUA
Diru-laguntzen xede diren gastuak, azpikontratazioa eta finantzabideak
29. artikulua. Diruz laguntzen ahal diren gastuak.
1. Diruz laguntzen ahal diren gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak, baldin eta deialdian edo hitzarmenean ezarritako epean egiten badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
2. Deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean kontrakorik xedatu ezean, egindako gastutzat joko da deialdian edo hitzarmenean –edo, halakorik ezean, ordenantza honetako 40. artikuluan– ezarritako justifikazio-epea amaitu aurretik benetan ordaindu dena.
3. Diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obren exekuzioak sortutako kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamenduko ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuek sortutako gastuen kasuetan, onuradunak gutxienez ere hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa kontratatu baino lehen, salbu eta, diruz laguntzen ahal diren kostuek izandako ezaugarri bereziren bat dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, eraginkortasun eta ekonomiaren irizpideei jarraituko zaie, eta txosten batean berariaz justifikatu beharko da diru aldetik onuragarriena ez den proposamena aukeratzen denean. Eskaintza horiek justifikazioan beharko dira azaldu, edo dirulaguntzaren eskaeran.
4. Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu edo hobetzen direnean, ondoko arauak beteko dira:
a) Deialdiak edo hitzarmenak ezarriko du onuradunak noiz arte erabili beharko dituen ondasunak, diru-laguntzaren xederako. Gutxienez bost urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira. Erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira.
b) Aurreko atalean ondasunen xedeari buruz ezarri den baldintza betetzen ez bada, eta, betiere, ondasuna besterentzen bada edo baimenik gabe kargaren bat ezartzen bazaio, diru-laguntza itzuli beharko da, ordenantza honetan ezarritako moduan. Ondasuna itzulketaren ordainketari atxikita egonen da, zein ere den haren edukitzailea, salbu edukitzaile hori erregistroko fede publikoak babesturiko hirugarren bat denean edo frogatzen denean ondasunak fede onez eta titulu justuz eskuratu direla edo merkataritza- zein industria-establezimendu batean eskuratu direla, ondasun higigarri inskribaezinen kasuan.
5. Ondoko kasuetan ez da bete gabetzat joko aurreko atalean, hau da, 4.enean, ondasunen xedeaz ezarritako baldintza:
a) Erregistro publikoan inskribatu ezin diren ondasunak beste batzuez ordezten badira, diru-laguntza eman duen administrazioak horretarako baimena emanda, eta ordezko ondasun horiek diru-laguntzaren xederako erabiltzen ahal badira lehengoen gisara, eta erabilera horrek lehengo ondasunei ezarritako epea bete arte irauten badu.
b) Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak badira, diru-laguntza eman duen administrazioak baimena emanen du besterentzeko, edo xedea aldatzeko edo kargaren bat ezartzeko. Kasu honetan, eskuratzaileak bere gain hartuko du ondasunen xedeari buruzko baldintza bete beharra, epea amaitu arte, eta, bete ezean, diru-laguntza itzuli beharra ere bai.
6. Amortizazio gastuak diru-laguntzaren xedea izaten ahalko dira, ondoko baldintzak betez gero:
a) Diru-laguntzak ondasunen erosketarako ekarpen gisa erabili ez izana.
b) Amortizazioa kontabilitateko arau orokor onartuen arabera kalkulatzea.
c) Kostua diru-laguntzaren xede den aldikoa soilik izatea.
7. Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diru-laguntza jaso duen proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, horiek guztiak diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, baldin eta zuzeneko lotura badute diru-laguntzaren xede den jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz gauzatzeko.
Salbuespenez, banku-bermearen gastuetarako diru-laguntza ematen ahalko da, dagokion deialdian edo hitzarmenean hala aurreikusiz gero.
Ondokoak ez dira inola ere izanen diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
a) Banku-kontuetako interes zordunek.
b) Interesek, errekarguek eta zehapen administratibo eta penalek.
c) Prozedura judizialetako gastuak.
d) Tokiko zergak, legean aurreikusi gabeko salbuespen fiskalak, konpentsazioak edo toki ogasunarekiko zor murrizketak diren heinean.
8. Tokikoak ez diren tributuak diru-laguntzak estaltzeko moduko gastuak dira, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu. Ondokoak ez dira inola ere izanen diruz laguntzen ahal diren gastuak:
a) Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Zehazki, balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez, onuradunak ordaindutako kopuruak diru-laguntza hartzeko moduko gastuak dira kostu erreala badira, hau da, onuradunak ordaindu baditu eta kengarriak ez badira; izan ere, hala izatera, onuradunak zerga berreskuratuko luke. Onuradunak modu sinesgarrian frogatu beharko du.
b) Errentaren gaineko zerga pertsonalak.
9. Zeharkako kostuetatik, onuradunak diru-laguntzaren xedeko jarduerari egotziko dio zati egokia, guztiek onartzen duten kontabilitateko printzipio eta arauei jarraituz kalkulatua, eta, betiere, halako kostuak jarduera benetan egin den aldiari dagozkion heinean.
30. artikulua. Azpikontratazioa.
1. Diru-laguntzaren xedeko jarduera erabat edo hein batean gauzatzeko, onuradunak hirugarrenekin egindako tratuari esaten zaio azpikontratazioa; ez, ordea, onuradunak kontratatzen dituen gastuei, diruz lagundutako jarduera bere kabuz egiteko badira.
2. Azpikontratazioa onartuko da, salbu eta diru-laguntzaren deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak berariaz baimentzen ez dutenean. Diru-laguntzaren xede den jardueratik onuradunak hirugarrenei azpikontratatzen dien gehieneko portzentajea dagokion deialdi, ebazpen edo hitzarmenak ezarriko du. Halako portzentajerik ageri ez bada, azpikontratazioaren gehieneko portzentajea ezin izanen da izan diru-laguntzaren zenbatekoaren %50 baino handiago.
Ezin da azpikontrataziorik egin, diruz lagundutako jardueraren kostua gehituta, hari baliorik eransten ez bazaio.
3. Hirugarrenekin azpikontratatutako jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua idatziz egiteko galdatuko da, eta, halakorik egiteko, Udalak berariaz eta aurretik baimena eman beharko du.
4. Ezin izanen da kontratu bat zatikatu haren zenbatekoa gutxitu eta aurreko atalean eskatutako baldintzak saihestearren.
5. Kontratistek onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzeko erantzukizun osoa.
6. Aurreko atalean ezarritakoaren ildotik, onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin behar dira deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean ezarritako mugak, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek gainditzen ez direla.
7. Onuradunak inola ere ezin izanen du itunik egin honako hauekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean gauzatzeko:
a) Ordenantza honen 10. artikuluan jasotako debekuren bat duten pertsona edo entitateekin.
b) Kontratazioaren xede den jarduera egiteko bertze diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo entitateekin.
c) Eragiketaren kostu osoaren portzentaje bat kobratzen duten bitartekari edo aholkulariekin, non eta ordainketa hori egindako lan edo zerbitzuaren merkatuko balioa erreferentzia hartuta justifikatzen ez den.
d) Onuradunarekin lotura duten pertsona edo entitateekin, baldintza hauek bete ezean:
–Kontratazioa merkatuko ohiko baldintzetan egitea.
–Aldez aurretik organo emailearen baimena eskuratzea.
e) Deialdi eta programa berean laguntza edo dirulaguntza eskatu eta, betekizunak ez betetzeagatik edo behar adinako baloraziorik ez izateagatik, dirulaguntzarik lortu ez duten pertsona edo entitateekin.
31. artikulua. Diruz lagundutako jardueren finantziazioa.
1. Diruz lagundutako jarduera zati batean edo portzentaje batean funts propioekin finantzatu dadila eskatu ahal izanen da diru-laguntzaren deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jardueran egindako aplikazioa.
2. Diru-laguntzaren deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak bateragarritasun edo bateraezintasun araubidea zehaztuko dute bertze edozein administrazio, entitate edo pertsonarengandik xede bererako beste diru-laguntzak, laguntzak edo baliabideak eskuratzeko, hurrengo atalean xedatzen dena deusetan ukatu gabe.
3. Diru-laguntzen zenbatekoa, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta, inoiz ez da izanen diru-laguntza ematen zaion jardueraren kostua baino handiagoa.
4. Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak deusetan aldatzen badira eta, betiere, deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean baimendutako kasuetatik at beste hainbat diru-iturri eskuratzen badira, aldatzen ahalko da diru-laguntzak emateko ebazpena.
5. Onuradunek jasotako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinak diru-laguntzaren zenbatekoari gehituko zaizkio, eta diru-laguntzaren xede den jarduerarako erabiliko dira horiek ere, salbu eta diru-laguntzaren deialdian bertzerik xedatzen delarik.
Onuraduna administrazio publiko bat izanez gero, atal hau ez da aplikatuko.
6. Deialdiaren, hitzarmenaren edo ebazpenaren oinarriek horretarako bidea ematen badute, aurreikusi ez diren inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektuan; kasu honetan, organo eskudunak onetsi beharko ditu horiek, Udalaren kasuan kasuko alorrak edo erakunde autonomo kudeatzaileak balorazioa egin eta gero.
7. Benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusiak baino gutxiago diren kasuetan, kontuan harturik, betiere, azken horiek zedarritzen dutela hasiera batez diru-laguntzaren zenbatekoa, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko ordaindu behar den kopurua.
II. KAPITULUA
Aurrekontua kudeatzeko prozedura
32. artikulua. Gastua onestea.
1. Diru-laguntzen deialdiarekin edo diru-laguntzak zuzenean ematearekin batera, organo eskudunak gasturako baimena onetsi behar du, Nafarroako Toki Ogasunen gainean aurrekontuen arloan aplikagarria den arauekin bat.
2. Diru-laguntzak emateko ebazpenak edo kasuan kasuko hitzarmena onesten duenak berekin ekarriko dute dagokion gasturako konpromisoa edo xedapena onestea.
3. Diru-laguntzak zuzenean ematekoak badira, metatzen ahalko dira aurreko aurrekontu-faseak.
33. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa.
1. Diru-laguntza zertarako eman zen, jarduera, proiektu edo helburu horiek gauzatu direla edo jarrerak hartu direla justifikatuko dute onuradunek, betiere ordenantza honetan eta kasuan kasuko deialdian, hitzarmen erregulatzailean edo ebazpenean ezarritakoarekin bat. Horren ondotik ordainduko da diru-laguntza.
Onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko dute, osorik edo hein batean, justifikazio egokirik ez badute aurkezten, edo azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako arrazoiren bat izanez gero.
2. Diru-laguntzaren izaerak justifikatzen badu, konturako ordainketak egiten ahalko dira. Ordainketa zatituak izaten ahal dira, diruz lagundutako ekintzak gauzatu ahala, eta aurkeztutako frogagiriko zenbatekoa ordainduko da.
Ordainketa aurreratuak ere egiten ahalko dira, hau da, gastua frogatu aitzin dirua ematea, diru-laguntzari lotutako jarduerak gauzatzeko behar den finantzaketa gisa.
Hala konturako ordainketek nola ordainketa aurreratuek aurreikusita egon behar dute diru-laguntzen deialdian, hitzarmen erregulatzailean edo ordenantza honetako 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenean.
Ordainketa aurreratuak eginez gero, bermea aurkezteko eskatzen ahalko da gordailu, abal, kauzio aseguru edo berme pertsonal eta solidario eta bermeetako eskubide errealen bidez, indarra duen legerian araututa baitaude. Berme horiek diru-laguntzen deialdiak, hitzarmenak edo ordenantza honetako 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenak ezarri beharko ditu. Bermea ezarri beharko da nahitaez aurrerakina 60.000 eurotik gorakoa bada, onuraduna sektore publikoko entitate bat denean salbu.
3. Ez zaie inoiz ordainketa aurreraturik eginen onuradunei konkurtsoaren deklarazioa eskatu bada, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo direnean, konkurtso baten partaide deklaratuak direnean, esku-hartze judizialaren mende daudenean edo, Konkurtsoei buruzko Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldian egoteagatik ezgaiturik daudenean, haien porrota deklaratu denean, hartzekodunen konkurtsoan, kaudimengabetzat jo denean edozein prozeduratan edo esku-hartze judizialaren mende, kita eta itxaronaldiko espedientea abiatu bada edo ordainketa etendurarena edo porrotaren eskaera judiziala nahiz hartzekodunen konkurtsoarena eskatu bada, birgaituak ez diren bitartean.
4. Diru-laguntza ezin izanen da ordaindu, baldin eta onuradunak ez baditu eguneraturik tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen badu.
Dena dela, salbuespen gisara, diru-laguntzaren izaera nolakoa den, Tuterako Udalak bere kabuz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntzen bidez horiek osorik edo parte batean berdinduta; edo, baita ere, baldintza hori bete gabe uzten ahalko du, gizarte larrialdietako egoera berezietan. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, aukera horrek ordenantza honetako 28. artikuluan aipatutako kasuan kasuko deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean jaso beharko du, eta espedientean justifikatuta egon, txosten tekniko baten bidez, neurri horren salbuespen egoera egiaztatzen duten arrazoia edo arrazoiak.
III. KAPITULUA
Tuterako Udalak emandako diru-laguntzen justifikazioa
34. artikulua. Justifikazioa.
1. Diru-laguntza ematerakoan ezarri ziren baldintzak eta helburuak bete direla frogatzeko, ordenantza honek aurreikusitakoari jarraitu behar zaio, salbu diru-laguntzen deialdiak, lankidetza-hitzarmenak edo ordenantza honetako 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenak berariazko araubidea ezarri badute, betiere hori ordenantzaren edukiarekin bateragarria delarik.
2. Justifikazioa organo emaileari aurkeztu behar zaio. Diru-laguntzak justifikatzeko modua diru-laguntzen deialdiak zehaztuko du edo, bestela lankidetza-hitzarmenaren testuak edo ordenantza honen 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenak, eta betiere modu hauetakoren bat izanen da:
a) Egindako gastua frogatzeko kontua.
b) Gastua moduluka frogatzea.
c) Kontabilitate orriak aurkeztea.
Ez deialdiak, ez hitzarmenak, ez ebazpenak zehazten ez badute frogatzeko modua, orduan, egindako gastua frogatzen duen kontua aurkeztuko da.
3. Diru-laguntza eman bada hartzailearen halako egoera batengatik, egoera bera baizik ez da frogatu behar zuzenbidean onarturiko edozein bide erabiliz, betiere diru-laguntza eman aurretik, aparte utzita hori horrela dela egiaztatzeko ezar daitezkeen kontrolak. Justifikazioa, horrenbestez, ez da diru-laguntza jasotzeak eragindako karga edo betebeharra, baizik eta diru-laguntza jasotzeko betekizuna.
35. artikulua. Egindako gastua frogatzen duen kontu bidezko justifikazioa.
1. Gastua frogatzeko kontu-ematea nahitaez aurkeztu behar dio onuradunak edo entitate laguntzaileak diru-laguntza eman duen organoari. Kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako agiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.
2. Frogatzeko kontu-ematea ondoko agiriek osatuko dute:
a) Diruz lagundutako jardueraren gaineko ebaluazio txostena, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.
Memoriaren edukia, gutienez, ondokoek osatuko dute:
–Programaren edo proiektuaren izena.
–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontuaren eta proiektuaren araberakoa.
–Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
–Egindako aldaketak proiektua edo jarduera gauzatzen.
–Finantzabideen zerrenda. diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.
–Ondorioak.
b) Udaleko teknikari eskudun batek sinatutako balorazio-txostena, bertan espresuki jasota guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak. Inbertsioak egiteko diru-laguntzen kasuan, akta edo txosten bat aurkeztu behar da, egindako egiaztapen materialaren emaitzen gainean.
c) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.
d) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, gastua egiaztatze aldera, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bertzelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkielarik. Dokumentu horien jatorrizkoak edo haien kopia konpultsatua entitate onuradunean gordailatuko dira, gutxienez ere lau urtean.
Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:
d.1) Faktura luzatzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.
d.2) Langileen gastuei dagozkien soldata kostuak frogatutzat eman daitezen, lan kontratuaren, hartzaileak sinaturiko nomina ordainduen edo bankuko abonu-agirien kopiak erantsi beharko dira, bai eta Gizarte Segurantzarako kotizazioen agiriak ere.
d.3) Proiektua gauzatzeko bestelako data duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.
e) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz. Ez dira kontuan hartuko esku-dirutan ordaindutako 2.500 euroko edo gehiagoko operazioak, edo atzerriko dibisetan kontrabalio hori dutenak, operazioan parte hartzen dutenetakoren batek enpresari gisa edo profesional gisa parte hartzen duenean; izan ere, halaxe xedatu da urriaren 29ko 7/2012 Legean (iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa). Nolanahi ere, zenbatekoari jarritako muga gaurkotu eginen da lege indardunak unean-unean zer finkatzen duen kontuan hartuta.
f) Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-korrituak.
36. artikulua. Ondasun higiezinak eskuratzea xede duten diru-laguntzen justifikazioa.
Aurreko artikuluan gainerako ziurtagiriekin batera aurkezteko ezarritako kontu frogagarriaz gain, behar den bezala akreditaturik dagokion erregistro ofizialean izena emanda dagoen tasatzaile independente baten egiaztagiria ere aurkeztu beharko da, kostuaren eta merkatuko prezioaren arteko harremanaren arabera.
Halaber, ondare-eskualdaketen zergaren likidazioa aurkeztu beharko da; hartan eskuratuaren zenbatekoarekiko adostasuna agertu beharko da.
37. artikulua. Gastua moduluka frogatzea.
1. Modulukako araubidea aplikagarri izanen da diru-laguntzen xedeak berekin dakarrenean unitate bidez neurtzen ahalk diren jarduerak bete direla frogatu beharra.
2. Diru-laguntzak moduluka frogatzea bakarrik aplikatuko da, baldin eta diru-laguntzen deialdiak, lankidetza hitzarmenak edo ordenantza honetako 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenak horrelakorik ezarri badute.
Halakoetan, deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak ezarriko du modulu bat zenbat unitatek osatzen duten, bai eta haien aleko kostua eta behar diren gainerako inguruabarrak ere.
38. artikulua. Justifikazioa, kontabilitate orriak aurkeztuta.
Helburu generikoak (elkartea mantentzea, edo bere jardueren kudeaketa generikoa...) asetzea xede duten funtsen kasuan edo ustiaketan defizita estaltzea xede duten diru-laguntzenean, aski izanen da kontuak edo kontabilitate orriak aurkeztea; haien bidez ikusiko da bai aipatu defizita bai partez lagundutako programa edo jarduera gauzatu dela, onuradunari diru-laguntza ordaindu ahal izateko.
Ordenantza hau den bezainbatean, kontuak edo kontabilitate orriak izanen dira ofizialak direnak eta entitate bakoitzeko organoek behar bezala onetsi dituztenak.
Eta hori, deusetan ukatu gabe finantza-kontrolaren eginkizuna edo, hala behar badu, kontu-ikuskaritza pribatuaren galdekizuna.
39. artikulua. Entitate laguntzaileek kudeatutako diru-laguntzen justifikazioa.
Entitate laguntzaileek kudeatutako diru-laguntzen justifikazioak ondoko bi zereginak hartzen ditu barne: dagozkien funtsak onuradunei eman zaizkiela egiaztatzea eta onuradunek aurkeztutako justifikazioa organo emaileari helaraztea. Onuradunen justifikazioak, bestalde, ondokoak hartuko ditu: funtsen aplikazioaren nondik norakoa eta kobratzeko ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzea, betiere lankidetza hitzarmenean xedatutakoaren arabera.
Entitate laguntzaileek, halaber, men egin beharko diete organo emaileak Udalaren funtsa horien kudeaketaren gainean erabakitako egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei, bai eta egiaztapen eta finantza-kontrolez bezainbatean egindako edozein jarduketari ere, betiere aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.
40. artikulua. Justifikatzeko epea.
Diru-laguntzen deialdiak, edo, bestela lankidetza-hitzarmenak edo ordenantza honetako 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenak, zehaztuko ditu diru-laguntzak justifikatzeko epemugak.
Baldin eta deialdiak, lankidetza-hitzarmenak edo ebazpenak ez badute diru-laguntza justifikatzeko epemuga adierazi, epe hori gehienez ere hiru hilabetekoa izanen da, jarduera egiteko epea amaitu eta hortik aurrera.
41. artikulua. Justifikatzeko betebeharra ez betetzeak dakartzan ondorioak.
Diru-laguntza justifikatzeko betebeharra betetzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, diru-laguntza itzuli beharko da, osorik edo parte batez, betiere ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.
42. artikulua. Diru-laguntzak egiaztatzea.
1. Behin diru-laguntza justifikatzeko agiriak behar den epean eta deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak aurreikusitako tokian aurkeztuta, ondokoak gauzatuko dira, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat:
1.–Zerbitzu kudeatzailearen egiaztapen materiala, aurkeztutako agiriek ordenantza honetan, diru-laguntzen deialdian, lankidetza-hitzarmenean edo ordenantza honen 28. artikuluak aipatzen duen ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituzten ziurtatzeko.
2.–Udalaren kasuan kasuko alor edo erakunde autonomo kudeatzailearen txostena, diru-laguntzaren xedea ikuspuntu materialaren aldetik bete dela egiaztatzeko.
Aipatu txostenak ondokoak jaso beharko ditu: Udalaren diru-ekarpena eta, halakorik izatera, onuradunak jaso dituen gainerako baliabideak. Datu horiek, bestalde, onuradunak eman beharko ditu ebaluazio-memorian.
Halaber, txosten horretan onuradunak aurkeztu behar duen gastuen eta diru-sarreren gaineko justifikazioaren balorazioa jaso behar da.
3.–Espediente osoaren igorpena Udalaren Kontu-hartzailetzara, bertan ikuskapen-txostena egin dezaten. Ikuskapen horren norainokoa aldez aurreko kontu-hartze mugatuak dakarren bera izanen da, eta barne hartuko du, baita ere, aurkeztutako justifikazioari aldeko txostena eman izanaren gaineko egiaztapena.
2. Justifikazio hori, behin ikuskatua izan eta gero, organo eskudunak onetsi beharko du, hau da, diru-laguntza eman duen organoak. Udalaren kasuan kasuko alor edo erakunde autonomo kudeatzaileak artxibatuko du justifikazioa, eta horren berri emanen zaio Udalaren Kontu-hartzailetzari.
3. Diru-laguntzen konturako ordainketarik ezarriz gero, horiek zatika egindako ordainketatzat joko dira, justifikatzen dena bezainbat jo ere, eta justifikazioa diru-laguntza osoarentzat aurreikusitako modu berean egin beharko da, betiere arau hauetan justifikatzeko ezarri diren betekizunekin bat.
43. artikulua. Balioak egiaztatzea.
1. Udalaren zerbitzuek diruz lagundutako gastuek merkatuan duten balioa egiaztatzen ahalko dute, horretarako ondoko edozein bide erabiliz:
a) Merkatuko banaz bertzeko prezioak.
b) Espainiako nahiz atzerriko merkatuetako kotizazioak.
c) Estimazioa erregistro ofizial fiskaletan agertzen diren balioen arabera.
d) Administrazioko perituen irizpena.
e) Perituen alde biko tasazioa.
2. Udal zerbitzuek egiaztatzen duten balioa izanen da diru-laguntza kalkulatzeko oinarria, eta hori behar bezala arrazoiturik eta bertan erabilitako bitartekoak eta irizpideak adierazita jakinaraziko da, diru-laguntzaren likidazioa jasotzen duen egintzaren ebazpenarekin batera.
3. Onuradunak, bestalde, perituen alde biko tasazioa abiarazteko aukera izanen du, artikulu honen 1. atalean adierazi diren balioak egiaztatzeko gainerako prozedurak zuzentze aldera, betiere prozeduraren ebazpenaren kontra para daitekeen lehen errekurtsoaren epearen barnean.
Perituen alde biko tasazioa egiteko eskaera aurkezteak berekin ekarriko du ebatzitako proposamenaren exekuzioa eta horren kontra errekurtsoa paratzeko epea etetea.
4. Baldin eta Udalaren zerbitzuek egiaztatutako balioaren eta onuradunaren perituak egindako tasazioaren arteko aldea 120.000 eurora ez bada iristen eta Administrazioak egiaztatutako balioaren %10 baino gutxiago bada, onuradunaren perituak egindako tasazioa izanen da diru-laguntza kalkulatzeko oinarria. Bestzela hirugarren peritu bat izendatu beharra dago.
Onuradunak ordaindu beharko ditu bere perituaren ordainsariak. Hirugarren perituak egindako tasazioak onuradunak justifikatutako balioak baino gutxiago egiten badu, onuradunak ordaindu beharko ditu peritu-gastuak oro, eta, kontrara, hura adina edo gehiago egiten badu, Administrazioaren kontura joanen dira gastu horiek.
Hirugarren perituaren balorazioa izanen da oinarria, diru-laguntzaren zenbatekoa zedarritze aldera.
IV. TITULUA
I. KAPITULUA
Diru-laguntzak itzuli beharra
44. artikulua. Diru-laguntza emateko ebazpenaren baliogabetasuna.
1. Hauek dira diru-laguntza emateko ebazpenaren baliaezintasuna dakarten baliogabetasun arrazoiak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako kasuak gertatzea edo krediturik ez izatea edo gutxiegi izatea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legeetan ezarritakoaren arabera.
2. Dirulaguntza emateko egintza aurreko idatz-zatian aipatutako kasuren batean gertatzen bada, organo emaileak egintza hori berrikusiko du bere kabuz, edo, bidezkoa izanez gero, kaltegarri deklaratu eta gero inpugnatu eginen du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106. eta 107. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
3. Deuseztasunaren edo deuseztapenaren deklarazio judizial edo administratiboa eginez gero, hartutako kopuruak itzuli egin beharko dira.
4. Hurrengo artikuluan azaltzen diren arrazoiengatik diru-laguntza itzuli behar den kasuetan, ez da bidezkoa izanen diru-laguntza emateko egintza ofizioz berrikustea.
45. artikulua. Gastuak itzultzeko eta atxikitzeko arrazoiak.
1. Bidezkoa izanen da ondoko kasuetan eskuratutako kopuruak osorik edo hein batean itzultzea eta berandutza korritua eskatzea ere, diru-laguntza ordaindu den egunetik hasita:
a) Diru-laguntza lortzen denean, horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.
b) Diru-laguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua gauzatu gabe uzten denean, osorik nahiz hein batean, edo hartu behar zen jokabidea hartzen ez denean. Diru-laguntzaren xede den helburua ez betetzeari dagokion atal horretan bereziki sartuko da izaera politiko edo erreibindikatiboa duten jarduerak egitea eta, orobat, halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerak –haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere– zein herritarren askatasunaren kontrakoak edo Konstituzioa edo ordenantza honen 5.4 artikuluak aipatutako legeak betetzen ez dituztenak ere.
c) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea, edo behar bezainbat ez justifikatzea.
d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, diru-laguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.
e) Administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, edo onuradunek hartutako konpromisoak betetzen ez dituztenean, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute diru-laguntzaren xede diren helburuak lortzeko, jarduera egiteko, proiektua gauzatzeko edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.
f) Administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direlarik, edo onuradunek diru-laguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak betetzen ez dituztelarik, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, diru-laguntza jaso duten jarduerak behar adinako maiztasunaz egin diren, edo xede bererako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide bateraezin batzuk lortu ote diren Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.
g) Publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra betetzen ez denean, agirietan eta propagandan jarduera Udal honek diruz lagundua dela, halako baldintza ezarri den kasuetan.
h) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuetan.
2. Onuradunak edo, halakorik egonez gero, entitate laguntzaileak lortutako betetze maila aski hurbil badago erabateko betetze mailatik, eta horiek ezbairik gabe erakusten badute haien konpromisoak betetzen ahalegindu direla, itzuli beharreko kopurua proportzionaltasun printzipioa aplikatuta xedatuko da; gisa hartara, diruz lagundutako zein heinetan bete den, horrenbesteko ehunekoan jasoko du onuradunak diru-laguntza, betiere organo emaileak dagokion espedientea abiarazi eta gero.
3. Era berean, beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, dirua jaso duen jardueraren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da diru-laguntza jaso duen jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutza korrituak eskatzea ere.
46. artikulua. Itzuli beharreko kredituaren izaera.
1. Itzuli beharreko zenbatekoak eskubide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira.
2. Eskuratutako zenbatekoak itzuli beharrak berandutza korritua ere eskatzea ekarriko du berekin; interes hori azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak ezarritakoa izanen da, eta diru-laguntza ordaindu denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arteko aldia hartuko du.
3. Diru-laguntzak itzularazteko galdatzeko prozedurak administratiboak izanen dira beti.
47. artikulua. Preskripzioa.
Lau urte iraganda preskribatuko da itzulketa aitortu eta likidatzeko eskubidea. Epearen kontaketa eta preskripzioaren etena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatuari jarraikiko zaizkio.
48. artikulua. Itzuli beharra dutenak.
1. Onuradunek eta entitate laguntzaileek, ordenantza honen 35. artikuluan adierazitako kasuetan, hartutako kopuruak osorik edo hein batean itzuli beharko dituzte, dagozkien berandutza-korrituak gehituta. Itzuli behar horretatik aparte, bidezko diren zehapenak ezarri ahalko dira.
2. Ordenantza honen 8. artikuluaren 2. atalean eta 3. atalaren bigarren paragrafoan aipatzen diren pertsona juridiko eta entitateetako kideek erantzun solidarioa emanen diote onuradunaren itzuli beharrari, hartutako konpromisoaren ondorioz egin behar zituzten diru-laguntzapeko jarduerak direla eta.
Onuradunak jarduteko gaitasunik ez badu, haren legezko ordezkariek erantzun solidarioa emanen itzuli beharrari.
Ordenantza honen 8. artikuluko 3. atalean aipatutako entitateetako kide, partaide edo titularkideek erantzukizun solidarioa izanen dute, bakoitzak bere partaidetzaren neurrian, haien entitatea ondasun komunitate bat izanez gero, edo beste edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bereizia izanez gero.
3. Itzultzeko betebeharrari erantzun subsidiarioa emanen diote merkataritza-sozietateen administratzaileek eta beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenek, ez badituzte egiten haien esku dauden egintzak, konplitu gabeko betebeharrak bete daitezen, edo ez betetzea ahalbidetzen duten erabakiak hartzen badituzte, edo haien menpekoen ez betetzeak eragozten ez badituzte.
Halaber, beren jarduerei utzi dieten pertsona juridikoak aplikatzekoak diren lege eta estatutuetako xedapenen arabera legez ordezkatzen dituztenek haien itzuli beharren erantzukizuna hartuko dute, subsidiarioki hartu ere.
4. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien itzuli behar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.
5. Itzuli beharra duena hiltzen bada, itzuli gabe dauden kopuruak ordaindu beharra haren kausadunei pasatuko zaie, aparte utzirik zuzenbide zibilaren arabera zenbait kasutan oinordetzari aplikatu behar zaizkien xedapenak; bereziki, jaraunspena inbentario-emaitzaren arabera onartzen denean aplikatu behar direnak.
II. KAPITULUA
Itzultzeko prozedura
49. artikulua. Itzultzeko prozedura.
1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. Tituluan administrazio-prozedurei buruz jasotako xedapen orokorrek arautuko dute, deusetan ukatu gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako berezitasunak.
2. Diru-laguntzak itzularazteko prozedurari ofizioz eta organo eskudunak erabakia hartuta emanen zaio hasiera.
3. Behin itzultzeko prozeduraren hasiera erabakita, kautelazko neurri gisara, onuradunari edo entitate laguntzaileari ordaintzeko dauden kopuruen ordain-igorpenak etetea erabakitzen ahal du organo emaileak, betiere horiek itzultzeko espedientea hasteko proposamenak edo ebazpenak ezarritako zenbatekoa gaindituko ez dutelarik, une horretara arte sorturiko berandutza korrituak ere kontuan hartuta.
Kautelazko neurri hori ebazpen arrazoitu baten bidez hartu behar da, eta interesdunari jakinarazi, bertan adierazita zer errekurtso jar ditzakeen.
Nolanahi ere, etendura bidezkoa izanen da, ordainketa jasotzea ezinezko dela aurreikusten duten arrazoizko zantzurik bada, edo hori zapuztu badaiteke edo eragozpen larriak badaude, eta, bereziki, jasotzaileak ondasunak ezkutatu, kargatu edo erabiltzeko egintzak egiten baditu.
Ordainketen atxikipena ondoko araubide juridikoari lotuko zaio, aurreko kasu guztietan:
a) Lortu nahi den helburuaren heinekoa izan behar du, eta, nolanahi ere, atxikipena ez da gauzatuko, eragin konpongaitzak edo konponezinak sortzen ahal baditu.
b) Gastuen atxikipenak itzulketa espedienteari buru ematen dion ebazpena eman arte iraun behar du, eta ezin du gainditu bideratzeko ezarritako gehieneko aldia, luzapenak ere barne hartuta.
c) Aurreko paragrafoan xedatua gora-behera, atxikipena kendu beharra dago, hori sortu zuten inguruabarrak desagertuz gero, edo interesdunak kautelazko neurri horren ordez nahikotzat jotako bermea eratzea proposatuz gero.
4. Prozedura tramitatzean, dena dela, interesdunari entzuna izateko eskubidea bermatuko zaio.
5. Organo emailea izanen da itzulketa prozedura ebazteko eskuduna. Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izanen da, prozedura hasteko erabakia zein egunetan hartu zen eguneik aurrera. Epe hori eten edo zabaldu daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. eta 23. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
6. Itzulera egin behar dutenek jasotako kopuruak itzuli behar dituzte, osorik edo hein batean, betiere ebazpenean zer xedatu eta horrekin bat, bai eta haiei dagozkien berandutza interesak ere. Itzuli behar horretatik aparte, bidezko diren zehapenak ezartzen ahalko dira.
Onuradunek azkenik itzuli behar duten kopurua zehazteko, espedientearen ondorioz ez betetzeak mailakatzeko ezarri diren irizpideei heldu behar zaie, betiere proportzionaltasunaren printzipioa gorde beharko delarik.
7. Itzultzeko prozeduraren ebazpenak emanen dio buru administrazio bideari.
V. TITULUA
Finantza kontrola
50. artikulua. Finantza kontrolaren xedea.
1. Onuradunei eta, hala dagokionean, entitate laguntzaileei eginen zaie finantza kontrola, honakoak egiaztatzeko asmoz: funtsak behar bezala lortu direla, jasotako funtsak aplikatzeko betebeharrak betetzen direla, diru-laguntza ongi justifikatu dela, aurkeztutako justifikazioaren arabera diru-laguntzaren bidez finantzatu diren eragiketen errealitatea eta erregulartasuna, diruz lagundutako jarduerak behar bezala finantzatu direla, diru-laguntzen zenbatekoa ez dela izan berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa kontrolatze aldera, eta badirela deklaratu ez diren gertaerak, inguruabarrak edo egoerak, horiek eraginik izan badute, diruz lagundutako jardueraren finantzaketan, diru-laguntza behar bezala eskuratu, erabili edo justifikatzeko unean edo diru-laguntzarekin finantzatu diren eragiketen benetakotasunean edo erregulartasunean.
2. Aitzineko atalaren ildotik, hona finantza-kontrola zertan izan daitekeen:
a) Kontabilitate-erregistroak, kontuak edo finantza-orriak eta horien oinarria diren agiriak aztertzea.
b) Banakako eragiketa zehatzak aztertzea.
c) Emandako diru-laguntzei eragiten dieten edo haiekin ikusteko duten alderdi jakin eta partzial batzuk egiaztatzea.
d) Diruz finantzatutako inbertsioen egiaztatze materiala.
e) Diru-laguntza arautzen duen kasuan kasuko araudi, lankidetza hitzarmen edo, beharrezkoa bada, emateko ebazpenaren arabera egin behar diren kontrol jarduketa zehatzak.
f) Diruz lagundutako jardueren ezaugarri bereziak direla-eta, beharrezko diren beste zenbait egiaztapen.
3. Kontrol araubide horri onuradunek eginen diete men, eta, hala behar badu, entitate laguntzaileek ere, halako moduan non behartuak egonen baitira laguntza ematera bai etaipatu eginkizunak gauzatzean organo eskudunak eskatzen ahal dien agiriak oro ematera, Administrazio honek jasota ez baditu. Horretarako, organo eskuduneko langileek izanen dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako ahalmenak eta eginbeharrak.
Betebehar hori betetzen ez bada, ulertuko da horri kontra, desenkusa, traba edo uko egiten zaiola, eta hori diru-laguntza itzularazteko arrazoia izan daiteke, ordenantza honetan aurreikusitako ondorioetarako, aparte utzirik kasu bakoitzean para daitezkeen zehapenak.
51. artikulua. Finantza kontrolaren prozedura.
Udal honek eta bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzen gaineko finantza kontrola gauzatzeko eskumena Udalaren Kontu-hartzailetzari dagokio.
Onuradunen gainean eta, hala behar badu, entitate laguntzaileen gainean finantza kontrola gauzatzeko jarduketei hasiera emateko, jakinarazpena helaraziko zaie, eta bertan adieraziko, garatu beharreko jarduketen izaera eta helmena, Udalaren Kontu-hartzailetzaren eskuetan hasiera batean utzi behar den dokumentazioa eta beharrezkotzat jotzen den beste edozein alderdi. Onuradunek eta, halakorik bada, entitate laguntzaileek argibideak jaso behar dituzte jarduketak hastearekin batera, horietan dituzten eskubide eta betebeharrei buruz.
Jarduketa horiek 12 hilabeteko epean burutu behar dira, behin jarduketen hasiera jakinarazi eta hortik aurrera.
Onuradunen eta, halakorik bada, entitate laguntzaileen gaineko finantza kontroleko jarduketei buru emateko, kasuan kasuko txostena emanen da; hartan agerian jarritako egintzak eta horietatik atera daitezkeen ondorioak jasoko dira.
Txostenok kontrolaren xede izan diren onuradunei edo entitate laguntzaileei jakinaraziko zaizkie. Diru-laguntza Udaleko zein alor edo erakunde autonomo kudeatzailek eman zuen, horrexeri igorriko zaio txostenaren kopia bat, bertan adierazita, behar izatera, itzultzeko eta zehatzeko espedienteak abiatzeko beharra.
Udalaren Kontu-hartzailetzak emandako txostenean diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzea bidezko jotzen bada, Udaleko alor edo erakunde autonomo kudeatzaileak, aipatu txostena oinarritzat hartuta eta hilabeteko epean, itzultzeko espedienteari hasiera ematea erabaki beharko du, betiere horren berri onuradunari edo entitate laguntzaileari jakinaraziko diolarik. Horrek, bestalde, 15 eguneko epea izanen du, haren defentsarako egoki iruditzen zaizkion alegazio guztiak aurkezteko.
VI. TITULUA
Diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Zehatzeko prozedura
52. artikulua. Arau-haustea zer den.
Diru-laguntzen arloko arau-hauste administratiboak dira Diru-laguntzei buruzko 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta ordenantza honetan tipifikaturiko eginak eta ez eginak, eta zehatzen ahalko dira, baita utzikeria hutsagatik ere.
53. artikulua. Erantzuleak.
Ordenantza honen 8. artikuluaren 3. atalak aipatzen dituen pertsona fisiko nahiz juridikoak –publikoak zein pribatuak– eta nortasunik gabeko entitateak izanen dira diru-laguntzen arloan arau-hauste administratiboen erantzuleak, dela eginen dela ez eginen ondorioz arau-haustetzat hartutako kasuetan erortzen badira, eta bereziki ondokoetan:
a) Diru-laguntzen onuradunak eta ordenantza honen 8. artikuluaren 2. atalean eta 3. atalaren bigarren paragrafoan aipatu diren pertsonak nahiz entitateetako kideak, betiere diru-laguntza zein jarduerak hartu duten, horiexek gauzatzeko hartutako konpromisoaz den bezainbatean.
b) Entitate laguntzaileak.
c) Egintzarako gaitasunik ez duten onuradunen legezko ordezkaria.
d) Diru-laguntzaren xedearekin edo haren justifikazioarekin ikusteko duten pertsonak edo entitateak, baldin eta laguntzeko betebeharra badute, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 46. artikuluan xedatutakoa betez eskatutako adina argiri eman behar badute, nahitaez.
54. artikulua. Noiz erantzukizunetik salbuetsirik.
Ondoko kasuetan, diru-laguntzen arloan arau-hauste gisa tipifikatu diren egintzek edo ez egiteek ez dute erantzukizun administratiborik sortuko:
a) Jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.
b) Ezinbesteko kasua denean.
c) Erabakia askoren artean hartzen denean, botoa gorde zutenentzat edo erabakia hartu zeneko bileran egon ez zirenentzat.
55. artikulua. Jarduketen pilaketa, zigor-jurisdikzioarekin batera arituta.
1. Portaera delitu izan daitekeen kasuetan, jarduketak jurisdikzio eskudunaren esku utziko dira, eta zehapen prozedura eten eginen da, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.
2. Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.
3. Deliturik antzematen ez bada, hasiera edo segida emanen zaio zehapen espedienteari, bidezkoa bada, epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.
56. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
Ordenantza honi dagokionez, arau hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
A) Arau-hauste arinak:
Arau-hauste arintzat hartzen da ordenantza honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste horiek larriak edo oso larriak ez direnean, eta zehapena graduatzeko eragile ez direnean. Zehazki, ondoko portaerak dira arau-hauste arinak:
a) Hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatzeko kontuak epez kanpo aurkeztea.
b) Aurkeztutako justifikazio kontuak zehaztugabeak edo osatugabeak izatea.
c) Artikulu honetako gainerako ataletan berariaz aurreikusi ez baina diru-laguntza jasotzearen ondorioz onuradunek bere gain hartu dituzten betebehar formalak ez betetzea.
d) Kontabilitateko edo Erregistroko betebeharrak ez betetzea, eta zehazki, ondokoak:
1. Eragiketa bat edo gehiago doitu edo egin gabe uztea, legeek galdatutako kontabilitate eta erregistroetan.
2. Ondokoak eraman edo gordetzeko betebeharra ez betetzea: kontabilitatea, legeek ezarritako erregistroak, horien euskarri gisa erabili beharreko informatika programak eta fitxategiak eta erabilitako kodifikazio sistemak.
3. Jarduera eta ekitaldi ekonomiko berari buruzko kontabilitate desberdinak eramatea, horrek entitatearen benetako egoera jakitea galarazten duenean.
4. Kontuak, kasuan-kasuan nolakoak diren, haien esanahiez besteko batez erabiltzea, horrek diruz lagundutako jardueren errealitatea egiaztatzea oztopatzen badu.
e) Egiaztagiriak edo horien agiri baliokideak gordetzeko betebeharra ez betetzea.
f) Entitate laguntzaileek ordenantza honen 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, horiek artikulu honen gainerako ataletan berariaz aurreikusi ez direnean.
g) Finantzen kontrol jarduketak saihestu edo ukatzea, edo haiei trabak eta eragozpenak jartzea.
B) Arau-hauste larriak:
Portaera hauek arau-hauste larriak dira:
a) Ordenantza honek adierazitakorekin bat, organo emaileari edo entitate laguntzaileari xede bererako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu direla gaztigatzeko betebeharra ez betetzea.
b) Ezarritako baldintzak ez betetzea, diru-laguntza zertarako eman den, helburu horrexen funtsa arras aldatuta. Hor sartuko da izaera politiko edo erreibindikatiboa duten jarduerak egitea, edo baita horiek toleratzea ere, diruz lagundutako jardueraren inguruan. Era berean, diru-laguntzaren xede den helburua ez betetzea izanen da egindako edo toleratutako jarduerak herritarren askatasunaren kontrakoak badira, edo Konstituzioa edo gainerako ordenamendu juridikoaren kontrakoak.
c) Funts publikoak zertan erabili diren ez justifikatzea, behin hori egiteko ezarritako epea iragan eta gero.
d) Entitate laguntzailearen izaera eskuratzea, halakorik izateko diru-laguntza arautzen duten oinarrietan eskatutako betekizunak faltsuturik edo halakoa izatea eragotziko zuten baldintzak ezkutatuta.
e) Entitate laguntzaileek diru-laguntzak biltzeko erabakigarriak diren baldintzak edo betekizunak benetan bete direla egiaztatzeko duen betebeharra ez betetzea, horrek diru-laguntza itzultzeko betebeharra sortzen duenean.
f) Europar Batasunak diru-laguntzei buruz emanak dituen arauetan arau-hauste larritzat jotako gainerako portaerak.
C) Arau-hauste oso larriak:
Portaera hauek arau-hauste oso larriak dira:
a) Diru-laguntza lortzea hura eskuratzeko baldintzetan gezurra esanez edo laguntza hori baztertuko edo mugatuko zuten datuak ezkutatuz.
b) Diru-laguntza zertarako eman zen, bestelako helburuetarako erabiltzea jasotako kopuruak, osorik edo hein batean. Atal honetan sartuko da helburu politiko edo erreibindikatiboetarako erabiltzea dirua, edo herritarren askatasuna mugatzen duten jardueretako, edo oro har, ordenamendu juridikoaren aurkakoak direnetarako.
c) Hurrenez hurren ordenantza honen 11. artikuluaren 1. atalaren c paragrafoan eta 12. artikuluaren 1. atalaren d paragrafoan aurreikusitako kontrol jarduerak saihestu edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako funtsak zertarako erabili diren, helburua lortu ote den, diru-laguntza jaso duten jarduerak benetan eta behar adinako maiztasunaz egin diren, edo xede bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturengandik edo nazioarteko erakundeengandik.
d) Entitate laguntzaileek harturiko funtsak onuradunei ez ematea, dagokion deialdian aurreikusitako irizpideekin bat halakorik egin behar dela ezarrita dagoenean.
e) Europar Batasunak diru-laguntzei buruz egindako arauetan arau-hauste oso larritzat jotzen diren gainerako portaerak.
57. artikulua. Zehapenak, mailaketa eta zenbatekoa.
A) Zehapen motak:
1. Diru-laguntzen arloko arau-hausteak zehatzeko, diruzko zehapenak ezarriko dira, eta, bidezko denean, diruzkoak ez direnak.
2. Diruzko zehapenak isun finkoak edo proportzionalak izan daitezke. Diruzko isun proportzionala behar ez bezala lortu edo aplikatu eta justifikatu ez den kopuruaren gainean aplikatuko da.
Isun finkoa 75 eta 6.000 euro bitartekoa izanen da, eta isun proportzionalak behar ez bezala eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den kopuruak edo, entitate laguntzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatu edo justifikatu diren funtsek zenbat jo eta halako hiru bitarte jotzen ahalko du.
Diru isunak ez du ordenantza honetan jasotako dirua itzultzeko beharra kentzen, eta hura kobratzeko, zuzenbide publikoko diru-sarreren kasuan aurreikusitako araubide juridikoa izanen da aplikagarri.
3. Diruzko ez diren zehapenak arau-hauste larrien edo oso larrien kasuan ezar daitezke, eta ondokoak izaten ahal dira:
a) Diru-laguntzak, laguntza publikoak eta abalak hartzeko aukerak galtzea, gehienez ere bost urteko epean, Tuterako Udalarengandik, haren erakunde autonomoengandik zein haren pean dauden gainerako erakunde publikoengandik.
b) Ordenantza honetan araututako diru-laguntzei dagokienez, entitate laguntzaile gisa jarduteko aukerarik ez izatea, gehienez ere bost urteko epean.
c) Tuterako Udalarekin, haren erakunde autonomoekin nahiz haren menean dauden gainerako erakunde publikoekin kontratuak sinapetzeko debekua izatea, gehienez ere bost urteko epean.
B) Zehapenen mailaketa.
1. Arau-hausteek eragindako zehapenak kasu bakoitzean mailakatuko dira, betiere ondoko irizpideekin bat:
a) Diru-laguntzen arloan arau-hausterik egitea behin eta berriz. Hori gertatu dela ulertuko da arau-hauslea izaera bereko arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik zehatu badute, administrazio-ebazpen irmoaren bitartez, arau-hauste berria egin eta lau urte lehenagoko epean Hori arau-hauste larri edo oso larri batekin gertatzen bada, gutxieneko zehapenaren portzentajea 10 eta 75 puntu bitartean handituko da.
b) Ordenantza honen 11. artikuluaren 1. atalaren c paragrafoan eta 12. artikuluaren 1. atalaren d paragrafoan bildutako kontrol jarduerak saihestu edo haiei uko egin edo trabak jartzea. Hori arau-hauste larri edo oso larri batekin gertatzen bada, gutxieneko zehapenaren portzentajea 10 eta 75 puntu bitartean handituko da.
c) Diru-laguntzen arloko arau-haustea egitean iruzurrezko baliabideak erabiltzea.
Ondorio horietarako, nagusiki honakoak izanen dira iruzurrezko baliabideak:
1.–Kontabilitatean eta legeek ezarritako erregistroetan anomalia nabarmenak egitea.
2.–Faktura, egiaztagiri edo bestelako agiri faltsuak edo faltsutuak erabiltzea.
3.–Bertze pertsonak edo entitateak tartean erabiltzea, horiek dirua jaso duten jardueren errealitatea egiaztatzea oztopatzen badute.
Hori arau-hauste larri edo oso larri batekin gertatzen bada, gutxieneko zehapenaren portzentajea 20 eta 100 puntu bitartean handituko da.
d) Administrazioari jasotako diru-laguntza zertan aplikatu den egiaztatzeko beharrezko datuak ezkutatzea, dela frogatzeko behar den dokumentazioa ez aurkezteagatik dela dokumentazio osatu edo zehaztu gabea aurkezteagatik. Hori arau-hauste larri edo oso larri batekin gertatzen bada, gutxieneko zehapenaren portzentajea 10 eta 50 puntu bitartean handituko da.
a) Berandu ibiltzea betebehar formalak betetzean.
2. Mailakatze irizpideak aldi berean aplika daitezke. e) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez da erabiliko.
3. Aurreko ataletan jasotako mailakatze irizpideak ezin izanen dira erabili arau-haustea larritzeko, baldin eta portaera arau-hauslearen deskribapenean badira edo arau-haustearen beraren parte badira.
4. Arau-hausle bat eta berari diru-laguntza bakoitzeko ezarritako zehapen arinen zenbatekoak ez du gaindituko, osotara, hasiera batez emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.
5. Arau-hausle bat eta berari diru-laguntza bakoitzeko ezarritako zehapen larrien eta oso larrien zenbatekoak ez du gaindituko, osotara, behar ez bezala eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den kopuruaren, edo, entitate laguntzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatu edo justifikatu diren funtsen halako hiru.
C) Zehapenak, arau-hauste arinak egiteagatik.
1. Arau-hauste arin bakoitzak 75etik 900 euro bitarteko zehapena izanen du, hurrengo atalean xedatutakoaren kasuan izan ezik.
2. Ondoko arau-hausteak, kasuan-kasuan, 150etik 6.000 euro bitarteko isunaz zehatuko dira:
a) Eragiketa bat edo gehiago doitu edo egin gabe uztea, legeek galdatutako kontabilitate eta erregistroetan.
b) Kontabilitatea eta legeek ezarritako erregistroak eramateko betebeharra ez betetzea.
c) Jarduera bat eta berari buruzko kontabilitate ezberdinak eramatea, eta horrek entitatearen benetako egoera jakitea eragoztea.
d) Kontuak, kasuan-kasuan nolakoak diren, haien esanahiez bertzeko batez erabiltzea, horrek diru-laguntzarik jaso duten jardueren errealitatea egiaztatzea oztopatzen badu.
e) Kontrol-organoek eskatutako frogak eta agiriak ez aurkeztea edo horiek behar ez bezala ez erakustea.
f) Entitate laguntzaileek ordenantza honen 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
g) Ordenantza honek aipatzen dituen laguntzeko betebeharrari eta dokumentazioa ematekoari loturik dauden pertsonek edo entitateek betebehar horiek ez betetzea, horrek berekin badakar onuradunak edo entitate laguntzaileak emandako informazioa egiaztatzeko ezintasuna.
D) Zehapenak, arau-hauste larriak egiteagatik.
1. Arau-hauste larriak behar ez bezala eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den kopuruak, edo entitate laguntzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatu edo justifikatu diren funtsek zenbat egiten duen, halako bi bitarte egiten ahal duen diruzko isunarekin zehatuko dira.
2. Arau-hauste larriari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoak emandako diru-laguntzaren edo entitate laguntzaileek jaso dituzten kopuruen %50 baino gehiago egiten badu, eta kopuru hori 30.000 euro baino gehiago bada, betiere ordenantza honen 57. artikuluaren B) letraren 1. atalaren b eta c letretan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen delarik, arau-hausleek, gainera, ondoko zehapenak ere biltzen ahalko dituzte:
a) Udal honengandik, haren erakunde autonomoengandik eta haren menean dauden gainerako erakunde publikoengandik diru-laguntzak, laguntza publikoak eta abalak hartzeko aukerarik ez izatea, gehienez ere hiru urteko epean.
b) Udal honekin, haren erakunde autonomoekin eta haren menean dauden gainerako erakunde publikoekin kontratuak sinatzeko debekua izatea, gehienez ere hiru urteko epean.
c) Ordenantza honetan araututako diru-laguntzei dagokienez, entitate laguntzaile gisa jarduteko aukerarik ez izatea, gehienez ere hiru urteko epean.
E) Zehapenak, arau-hauste oso larriak egiteagatik.
1. Arau-hauste oso larriak behar ez bezala eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den kopuruak, edo entitate laguntzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatu edo justifikatu diren funtsek zenbat egiten duten, halako bitik hirura bitarte egiten ahal duen diruzko isunarekin zehatuko dira.
Dena dela, ez dira zehatuko ordenantza honen 56. artikuluaren C) atalaren b eta d letretan jasotako arau-hausteak, baldin eta arau-hausleek kopuruak zein ordura arte sortutako berandutza korrituak itzuli badituzte, aitzinetik errekerimendurik egin gabe.
2. Arau-hauste larriari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoa 30.000 euro baino gehiago bada, betiere ordenantza honen 57. artikuluaren B) atalaren 1. puntuaren b eta c letretan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen delarik, arau-hausleek, gainera, ondoko zehapenak ere biltzen ahalko dituzte:
a) Udal honengandik, haren erakunde autonomoengandik eta haren menean dauden gainerako erakundeengandik diru-laguntzarik, laguntza publikorik nahiz abalik eskuratzeko aukera galtzea, gehienez ere bost urteko epean.
b) Udal honekin, haren erakunde autonomoekin eta haren menean dauden gainerako erakunde publikoekin kontratuak sinatzeko debekua izatea, gehienez ere bost urteko epean.
c) Legean araututako diru-laguntzei dagokienez, entitate laguntzaile gisa jarduteko aukerarik ez izatea, gehienez ere bost urteko epean.
58. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.
1. Arau-hausteak lau urteren buruan preskribatuko dira. Preskripzio epea arau-haustea egin den egunetik hasita kontatuko da.
2. Administrazio zehapenak preskribatzeko epea lau urtekoa izanen da, zehapena paratzeko ebazpena irmo bilakatu eta biharamunetik hasita.
3. Preskripzio epea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 30.2. artikuluan ezarritakoarekin bat etenen da.
4. Preskripzioa administrazioaren kabuz aplikatuko da; edonola ere, interesdunak preskripzioaren deklarazioa eskatu ahalko du.
59. artikulua. Zehapen prozedura eta zehapenak paratzeko organo eskuduna.
1. Diru-laguntzen arloko zehapenak ezartzeko, administrazio espedientea irekiko da, eta bertan, nolanahi ere, interesdunei entzunen zaie, behar den erabakia hartu aurretik; espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat tramitatuko da.
2. Prozedura ofizioz hasiko da, organo emaileak edo entitate laguntzaileak egindako egiaztapen jardueraren ondorioz, bai eta ordenantza honetan aurreikusitako finantza kontroleko jarduketen ondorioz ere.
3. Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio zehapenak ezartzea.
4. Zehapenak jartzeko erabaki irmoek administrazio bideari amaiera emanen dio.
60. artikulua. Arau-hausteak egiteak sortutako erantzukizunaren iraungitzea.
Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, edo, bestzela preskripzioz edo heriotzaz.
61. artikulua. Erantzukizunak.
1. Ordenantza honen 8. artikuluko 3. atalean aipatutako entitateetako kide, partaide edo titularkideek diru zehapena ordaintzeko erantzukizun solidarioa izanen dute, bakoitzak bere partaidetzaren neurrian, haien entitatea ondasun komunitate bat izanez gero, edo beste edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bereizia izanez gero.
2. Diru zehapenari erantzun subsidiarioa emanen diote merkataritza-sozietateen administratzaileek eta beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenek, legearen edo estatutuen arabera aplikatu behar zaizkien xedapenen arabera, ez badituzte egiten haien esku dauden egintzak, konplitu gabeko betebeharrak bete daitezen, edo ez betetzea ahalbidetzen duten erabakiak hartzen badituzte, edo haien menpekoen ez betetzeak eragozten ez badituzte.
3. Desegin eta likidatutako sozietate edo entitateen kasuan, legeak bazkide, partaide edo titularkideen ondare erantzukizuna mugatzen badu, zehapen gauzatu gabeak horiei pasatuko zaizkie, eta zehapena betetzeko betebehar solidarioa izanen dute, esleitu zaien edo esleitu behar zitzaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.
4. Desegin eta likidatutako sozietate edo entitateen kasuan, legeak ez badu mugatzen bazkide, partaide edo titularkideen ondare erantzukizuna, zehapen gauzatu gabeak horiei pasatuko zaizkie, eta zehapena betetzeko betebehar solidarioa izanen dute.
Xedapen gehigarria.–Hurrengo ekitaldietako aurrekontuetan eragina duten dirulaguntzen gastuak onesteko aukerari dagokionez, aurrekontuetako araudi aplikagarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.
Azken xedapen bakarra.–Ordenantza orokor honetan aurreikusi ez den orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa izanen da aplikagarri.
Iragarkiaren kodea: L1709954
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
