2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
11.etik 16.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
AURREKONTUKO 11/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia
Gastuak gehitzea:
6. kapitulua.–1.1522.68200 partida. “Haurtzaindegiko instalazio elektrikoa legeztatzea”: 28.000 euro.
Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 28.000 euro.
AURREKONTUKO 12/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia
Gastuak gehitzea:
6. kapitulua.–1.1690.61900 partida. “Haurren jolastokia, hobekuntzak eta egokitzea”: 10.000 euro.
Finantzabidea:
Gastuak gutxiagotzea:
6. kapitulua.–1.1522.6090003 partida. “Higako zubia egokitzea”: 10.000,00 euro.
AURREKONTUKO 13/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuak gehitzea:
6. kapitulua.–1.4540.69000 partida. “Inbertsioak Udalaren bideetan”: 23.000 euro.
Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 23.000 euro.
AURREKONTUKO 14/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuak gehitzea:
6. kapitulua.–1.1532.6090002 partida. “Txantreako plaza egokitzea”: 22.000 euro.
Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 22.000 euro.
AURREKONTUKO 15/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuak gehitzea:
4. kapitulua.–1.1601.46700 partida. “Cederna Garalur”: 10 euro.
Finantzabidea:
Gastuak gutxiagotzea:
5. kapitulua.–1.9291.51000 partida. “Ustekabeak”: 10 euro.
AURREKONTUKO 16/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–1.2318.22699 partida. “Jubiloteka proiektua”: 1.000 euro.
Finantzabidea:
Diru-sarrerak gehitzea:
4. kapitulua.–1.47001 partida. “Jubiloteka proiektua, Rural Kutxaren diru-laguntza”: 1.000 euro.
Elon, 2017ko irailaren 1ean.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1710244