2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
5/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 27an) eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu zen 2017ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Gastu-partida:
“Aplikazio informatikoak” izeneko 1-92000-6410000 partida, 1.700,00 eurokoa.
Finantzaketa: kreditu berezia partida honetatik:
1-870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 1.700,00 euro.
Mendabian, 2017ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1710139