175. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1519/2017 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duenak, 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituenak, ezarritakoarekin bat etorriz eta 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegian xedatutakoari jarraikiz.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza, non 2015. urtean Irakasle-Ikertzaileen hiru lanpostu (2015eko azaroaren 20ko NAOa) eta 2016. urtean bost lanpostu (2016ko uztailaren 27ko NAOa) eskaintzen diren, beraz unibertsitateko katedradunen 8 lanpostu eskaintzen direla barne sustapenean.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren baimen beharrezkoa lortu eta gero, eta 2017ko maiatzaren 29an egindako bileran Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia kontuan hartuz, zeinaren arabera onesten baita 2015eko eta 2016ko ekitaldietako enplegu publikoaren eskaintzan aurreikusten diren unibertsitate katedradunaren 8 lanposturako deialdia.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–II. eranskinean zerrendatutako unibertsitateko katedradunen kidegoko lanpostuen lehiaketarako deialdia egitea, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren eta hura osatzen duten oinarriei jarraikiz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 28an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo errektoreak onartutako beste bidezko arrazoiren batengatik.

2.–Izangaien betebeharrak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

b) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

d) Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegokoa izatea, edo Ikerketa Organismo Publikoetako Ikertzaile Zientifikoen Eskalakoa, eta gutxienez 2 urteko epean zerbitzuak eman izana izaera horiekin.

e) Unibertsitateko katedradunen irakaskidegorako akreditatua izatea, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko akreditazio nazionala ezartzen duen urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz, edo gaitua izatea, Unibertsitateko Irakaskidegoetako Funtzionarioen kidegoan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta sarbide lehiaketen erregimena arautzen dituen uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz.

3.–Eskaerak.

3.1.–Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek hamabost egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea, z/g, 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, eskaera bidaltzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera zigiluarekin recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora.

3.2.–Eskabide-eredua deialdi honen IV. eranskinean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune honetan azaltzen dena izango da: http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pdi/profesorado.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) 2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

c) Parte hartzeko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3.3.–Ez da zilegi izango eskabideak aurkezteko adierazitako epea luzatzea.

3.4.–Eskaeran atzematen diren akatsak edonoiz konponduko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasak.

4.1.–Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuak emategatiko tasa 41,60 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Rural Kutxako ES16 3008 0001 1807 0019 0523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko deialdia”, eta izangaiaren izena.

4.2.–%33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonek ez dute tasa hori ordaindu beharko.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, tasa eskaerak aurkezteko epearen barruan ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztea.

5.–Argitalpenak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (3.1 oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean egingo dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan egindakoak.

6.–Izangaien onarpena.

6.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ekonomia, Plangintza eta Ikasleen gaietarako errektoreordeak ebazpen bat emango du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, azken horiek baztertzearen zergatia azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

6.2.–Parte hartzeko baldintzak justifikatzen dituzten dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak izango dira eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea edo sarbide-tasak ez ordaintzea.

6.3.–Baztertutako izangaientzat, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi da erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute probarik egingo.

6.4.–Behin-behineko zerrendan ez dauden izangaiek eskaeraren kopia bat bidali behar dute recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora, eskaneatuta, erregistroan eman zitzaion sarrera-zigiluarekin, lehenagoko atalean ezarritako epean. Hala egiten ez badute behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute proba egingo.

6.5.–Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

6.6.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietako errektoreordeak lanpostua hutsik geratzen dela ebatziko du, eta ebazpen hori dagokion sailari helaraziko dio.

7.–Sarbide Batzordea.

7.1.–Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. eranskinean dator.

7.2.–2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunen eskura.

7.3.–Batzordea formalki eratuko da bere jardunetan hasi baino lehen. Horretarako, batzordeburuak, batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren tokia, eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie, ebazpenaren argitalpenaren bidez, gutxienez ere, hamabost egun natural lehenago, eta deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartutako izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko, hura zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den adierazita. Horri begira, ez da zilegi batzordearen eraketa-egintzarako ezarritako dataren eta aurkezpen-egintzarako adierazitako dataren arteko epea bi egun baliodun baino luzeagoa izatea.

7.4.–Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere.

7.5.–Lehiaketa egin bitartean, Sarbide Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

8.–Aurkezpen-ekitaldia.

8.1.–Aurkezpen-ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbide-, ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu hori esleitzen bazaio, garatuko lituzkeen irakaskuntza-proiektua, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, hiru aletan.

8.2.–Aurkezpen-ekitaldian, Batzordeak modu zehatzean finkatuko du proba zer nolakoa izango den, eta jakinarazi behar beste argibide emango ditu. Halaber, zozketaren bidez lehiatzaileen jardun-ordena zehaztuko du, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko da. Edonola ere, proba ezingo da aurkezpen-ekitaldia bukatu eta ondorengo 24 orduak pasatu baino lehen egin, eta Batzordeak parte-hartzaileei jakinaraziko die hori. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri. Era berean, izangaiek gainontzeko lehiatzaileek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

9.–Probaren bilakaera.

9.1.–Sarbide-lehiaketak bi proba izango ditu.

Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida egingo du batzordekideekin gero, lanbide-, ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuei buruz ere. Bigarren probara pasatzeko, izangaiek Batzordeko bi kideren aldeko txostenak eduki behar dituzte gutxienez. Lehen probako emaitzak argitaratu ondoren, Batzordeak argitaratuko du noiz, non eta zer ordutan egingo den bigarren proba.

9.2.–Bigarren proba jendaurrekoa izango da. Gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango du batzordekideekin gero, izangaiak egin duen ikerketa-lan bati buruz.

Lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emango diete Batzordeko kideei, hiru aletan.

Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio. Txosten horretan, banan-banan balioetsiko da izangai bakoitza, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

9.3.–Sarbide-lehiaketa egin eta gero, izangai bakoitzaren balioespenaren emaitzak argitaratuko dira, Batzordeak ezarritako irizpideekin bat etorriz balioetsitako alderdi bakoitza bereizirik.

10.–Lanpostua betetzeko proposamena.

10.1.–Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean, proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izangai guztien zerrenda, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Zilegi izango da, halaber, deitutako lanpostua ez betetzeko Batzordearen proposamenarekin amaitzea prozesua.

10.2.–Batzordeak izendatzeko proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean.

10.3.–Izangaientzat zilegi izango da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

11.1.–Izangaientzat zilegi da Sarbide Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkeztea errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzeko onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira behin betiko ebazpena eman arte.

11.2.–Erreklamazioa Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 15. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du.

11.3.–Erreklamazio Batzordeak sarbide-lehiaketari buruzko espedientea aztertuko du, lehiatzaileen aukera-berdintasunaren printzipioak eta merezimendu- eta gaitasun-printzipioekiko errespetua berma daitezen. Erreklamazio Batzordeak entzungo ditu bai emandako ebazpenaren aurka erreklamazioa izan zuten batzordekideak, bai erreklamazioetan parte hartu zuten izangaiak ere. Halaber, entzute handiko espezialisten txostenak eskatu ahalko ditu.

11.4.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideetako inork ez du kalitatezko botorik ezein kasutan. Erreklamazio Batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, halakorik bada.

11.5.–Erreklamazio Batzordeak berretsiko du, edo ez, erreklamaturiko proposamena, jaso eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Erreklamazio Batzordeak ez badu erreklamaturiko proposamena berresten, akatsa egin zen uneraino atzera eramango da espedientea, eta lehiaketako batzordeak beste proposamen bat egin beharko du.

11.6.–Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

11.7.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak lotesleak dira errektorearentzat.

11.8.–Errektorearen ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute.

12.–Dokumentazioaren aurkezpena.

12.1.–Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea egiaztatzen duen ardura-aitorpena. Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

12.2.–Funtzionario publikoak direnek ez dituzte a) eta b) ataletako dokumentuak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen administrazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

13.–Esleipena eta kargu-hartzea.

13.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

13.2.–Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

13.3.–Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

13.4.–Gehienez ere hogei egun balioduneko epean, izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan bihurtuko da dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

14.–Datuen babesa.

Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea Unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Zilegi izango da fitxategi horretan jasotako datuak erabiltzea historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.

Datu pertsonalak tratatzeko babes maila ezarrita dago Norberaren Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko arautegia onesten duen 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan.

Interesdunentzat zilegi da datu pertsonaletarako sarbidea izateko, haiek zuzentzeko, deusezteko eta haien aurka egiteko eskubidea erabiltzea, Datuak Babesteko Lege Organikoak ezartzen duena betetzeko. Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari zuzenduko zaizkio (Arrosadiko campusa, z.g., Soforak eraikina, 31006, Iruñea).

15.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi dira errekurtsoak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 11. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakoak izango dira, eta, beraz, bai emakumeak, bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

II. ERANSKINA

Lanpostu zk.:

4704.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Landa Ingeniaritza eta Proiektuak.

Jakintza-arloa:

Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Nekazaritzako mekanizazioa, lan-arriskuen prebentzioa, nekazaritzako elikagaien propietate fisikoak.

Lanpostu zk.:

4705.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Landa Ingeniaritza eta Proiektuak.

Jakintza-arloa:

Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Nekazaritza-hidrologia, lurzoruaren higadura.

Lanpostu zk.:

4706.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Landa Ingeniaritza eta Proiektuak.

Jakintza-arloa:

Ingeniaritza Hidraulikoa.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Nekazaritzako eta hiriko hidrologia, eredu hidrologikoak.

Lanpostu zk.:

4918.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Enpresen Kudeaketa.

Jakintza-arloa:

Nekazaritzako Politika, Soziologia eta Ekonomia.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Nekazaritzako elikagaien marketina.

Lanpostu zk.:

4919.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Soziologia.

Jakintza-arloa:

Soziologia.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Inkestaren metodologia.

Lanpostu zk.:

2691.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Soziologia.

Jakintza-arloa:

Soziologia.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Soziologia.

Lanpostu zk.:

4920.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa.

Jakintza-arloa:

Seinalearen Teoria eta Komunikazioak.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Prestazio handiko turuta-antenak.

Lanpostu zk.:

4921.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza.

Jakintza-arloa:

Materialen Zientziak eta Ingeniaritza Metalurgikoa.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Gainazalen ingeniaritza, ezarpen ionikoa eta tribologikoa.

III. ERANSKINA

Batzordeen osaera

4704 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Pilar Barreiro Elorza

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

José Luis Hernanz Martos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José María Tarjuelo Martín-Benito

Katedraduna

Gaztela-Mantxa

Batzordekide idazkaria

Margarita Ruiz Altisent

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Luis María Val Manterola

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Francisco Ayuga Téllez

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis García Fernández

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Jesús Pomar Goma

Katedraduna

Lleida

4705 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Pilar Barreiro Elorza

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

José Luis Hernanz Martos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José María Tarjuelo Martín-Benito

Katedraduna

Gaztela-Mantxa

Batzordekide idazkaria

Margarita Ruiz Altisent

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Luis María Val Manterola

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Francisco Ayuga Téllez

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis García Fernández

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Jesús Pomar Goma

Katedraduna

Lleida

4706 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Francisco Javier Samper Calvete

Katedraduna

Coruña

Batzordekide idazkaria

José Roldán Cañas

Katedraduna

Kordoba

2. batzordekidea

José Dolz Ripollés

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Miguel Quemada Saenz-Badillos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis María Garrote de Marcos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Joaquín Andreu Álvarez

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Emilio Camacho Poyato

Katedraduna

Kordoba

2. batzordekidea

Jerónimo Puertas Angulo

Katedraduna

Coruña

4918 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

José María García Álvarez-Coque

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Miguel Múgica Grijalba

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Eladio Arnalte Alegre

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Monserrat Viladrich Grau

Katedraduna

Lleida

Batzordekide idazkaria

Pablo Arocena Garro

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Francisco José del Campo Gomis

Katedraduna

Miguel Hernández

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Luis Miguel Rivera Vilas

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Alberto Mayo Moriones

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ernest Reig Martínez

Katedraduna

Valentzia

4919 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Razquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Gonzalo Herranz de Rafael

Katedraduna

Almería

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Alfonso Camarero Rioja

Katedraduna

UNED

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Antonio Alaminos Chica

Katedraduna

Alacant

Batzordekide idazkaria

Demetrio Castro Alfín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Rosa Gómez Redondo

Katedraduna

UNED

2691 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Razquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Gonzalo Herranz de Rafael

Katedraduna

Almería

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Alfonso Camarero Rioja

Katedraduna

UNED

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Antonio Alaminos Chica

Katedraduna

Alacant

Batzordekide idazkaria

Demetrio Castro Alfín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Rosa Gómez Redondo

Katedraduna

UNED

4920 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Fernando Luis Las-Heras Andrés

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Antonio Jesús López Martín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Daniel Segovia Vargas

Katedraduna

Carlos III.a

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

M.ª Magdalena Salazar Palma

Katedraduna

Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea

Batzordekide idazkaria

Antonio Tazón Puente

Katedraduna

Kantabria

2. batzordekidea

Antonio García Pino

Katedraduna

Vigo

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Miguel Ferrando Bataller

Katedraduna

Valentziako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Carlos Luis Camacho Peñalosa

Katedraduna

Málaga

2. batzordekidea

Joseba Andoni Zubía Zaballa

Katedraduna

EHU

4921 zenbakiko lanpostua.

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Alejandro Pérez Rodríguez

Katedraduna

Bartzelona

Batzordekide idazkaria

Carmelo J. Luis Pérez

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Javier Pérez Trujillo

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José M.ª Cabrera Marrero

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Rosario Pereiro García

Katedraduna

Oviedo

2. batzordekidea

José Antonio Puértolas Rafales

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

José Ignacio Peña Torre

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Joan Esteve Pujol

Katedraduna

Bartzelona

2. batzordekidea

Blas Garrido Fernández

Katedraduna

Bartzelona

IV. ERANSKINA

Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetan sartzeko lehiaketan onartzeko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1710109