174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2158/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 5.1 oinarria aldatzen duena, epaimahaiaren osaerari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 754/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1370/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2017ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 1812/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu.

Hasieran izendatutako mahaikideetako batek abstenitzeko adierazitako arrazoia egiaztaturik, bidezko da epaimahaiaren hasierako osaera aldatu eta behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 5.1 oinarria aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

2. Iván Ortueta Izco jauna izendatzea Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordearen izeneko kide titular, Javier Ojer Alonso jaunaren ordez, eta José María Ferrer De Cabo jauna Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordearen izeneko ordezko kide, Iván Ortueta Izco jaunaren ordez.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1710310