1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1609E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez lanpostu hutsak esleitzen dira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, psikologo kliniko espezialista izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 19ko 1883E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikologo kliniko espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.
Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikologo kliniko espezialista izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bitartez esleitzea honako izangai hauei:
Echague Alcalde, Iñakiri, lanpostu bat Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Osasun Zentroan (lanpostu zenbakia: 70556).
Zubizarreta Marturet, Beatrizi, lanpostu bat Buztintxuriko Osasun Mentaleko IC Sektorean (lanpostu zenbakia: 70994).
Aibar Luis, María Joséri, lanpostu bat Antsoaingo Osasun Mentaleko ID Sektorean (lanpostu zenbakia: 70995).
2. Izendatu diren lehiatzaileek 2017ko urriaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1709551