174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1608E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista eta OOLTko pediatra izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 29ko 1475E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 88 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 17 lanpostu huts eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts (108, guztira) merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista eta OOLTko pediatra izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bitartez esleitzea honako izangai hauei:

O-NOZko lekualdatzea:

–Barriuso Lapresa, Laura Maríari: OOLTko pediatra lanpostu bat Buztintxuriko OOLTan (lanpostu zenbakia: 70711).

–Gil Saenz, Francisco Joséri: pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 62851).

–Esparza Paz, Patriciari: OOLTko pediatra lanpostu bat Berriozarko OOLTan (lanpostu zenbakia: 68706).

–Garralda Torres, Ireneri: pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 63271).

–Hualde Olascoaga, Josuneri: pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 68739).

–Aragonés Achutegui, Evari: pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Lizarrako García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 69861).

Lekualdatze nazionaleko txanda:

–Erdozain Rodríguez, Gabrieli: OOLTko pediatra lanpostu bat Agoizko OOLTan (lanpostu zenbakia: 68892).

–Maruri Elizalde, Maiteri: OOLTko pediatra lanpostu bat Altsasuko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60490).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2017ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Epe horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1709552