174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusia
Jendaurreko epea.
“Muga” Meategiaren Proiektua (Nafarroa eta Aragoi)

2015eko uztailaren 18an eman zen argitara Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren iragarkia, “Muga” Meategiaren Proiektua (Nafarroa eta Aragoi) jendaurrean jartzen duena. Aragoiko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan ere argitaratu zen iragarki hori, 2015eko uztailaren 17an eta 24an, hurrenez hurren. Proiektuak ukitutako meatze-eskubideen titularra Geoalcali SLU enpresa da.

Iragarki horiek Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedaturikoaz baliatuz argitaratu ziren.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioari buruzko espedientearen tramitazioan Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, organo eskuduna den aldetik, enpresari eskatu dio aldaketa batzuk egin ditzala jatorrizko proiektuan, lehen aipatutako aldizkarietan jendaurrean jarri zen horretan.

Azkenik, 2017ko apirilaren 28an, Geoalcali SLU enpresak proiektuaren gaineko ingurumen eraginaren azterketa bategina aurkeztu zuen Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan, aldaketa guztiak barne.

2017ko abuztuaren 28an aurkeztutako idatzi baten bidez Geoalcali SLU enpresak eskatu du jendaurreko tramite berria egiteko, agiri hauena: ustiapen proiektu eguneratua, lehengoratze plan eguneratua eta ingurumen eraginaren azterketa bategina; horretarako oinarria dira, batetik, enpresaren elkarrizketa eta gardentasun konpromisoak, eta, bestetik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 23/2006 Legean aurreikusitakoa. Enpresak eskatutako jendaurreko epe berria 30 egunekoa da.

Geoalcali SLU enpresak egindako eskaera kontuan hartuta, jendaurrean jartzen dira berriz “Muga” Meategiaren Proiektuaren (Nafarroa eta Aragoi) ustiapen proiektu eguneratua, lehengoratze plan eguneratua eta ingurumen eraginaren azterketa bategina, 30 egun baliodunez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nahi dutenek aztertzen ahalko dute epe horretan, alegazioak egiteko. Proiektua honako toki hauetan egonen da jendaurrean bulego egun eta orduetan: Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Meategien Zuzendariordetza Nagusian, (Castellana pasealekua, 160, Madril); Gobernuak Nafarroako Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza, z.g., Iruña); Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusian (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua, Iruña); Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalean, Zaragozan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g.) eta Aragoiko Gobernuko Ekonomia, Industria eta Enplegu Zerbitzu Probintzialean (Edificio Pignatelli, María Agustín pasealekua, 36, Zaragoza).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Madrilen, 2017ko abuztuaren 28an.–Energia Politikako eta Meatzaritzako zuzendari nagusia, María Teresa Baquedano Martín.

Iragarkiaren kodea: E1710347