48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

13., 15., 17. eta 18. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 13/2017, 15/2017, 17/2017 eta 18/2017 espedienteak; hiru kreditu berezi dira eta kreditu transferentzia bat.

Aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat.

13/2017 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea (13/2017)

1.–Gastu goitituak:

0.33311.4820006 Kultur talde batzuendako diru-laguntza: 14.000 euro.

–Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak:

0.33311.4 Kultur taldeendako diru-laguntza: 14.000 euro.

15/2017 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea (15/2017)

1.–Gastu goitituak:

0.2411.1 Lan-kontratudunen kostua, enplegu tailerra: 2.000 euro.

–Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak:

0.24111.2 Material inbentariaezina, enplegu tailerra: 2.000 euro.

17/2017 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea (17/2017)

1.–Gastu goitituak:

0.3231.6 Haur eskolako obrak: 1.000 euro.

–Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak:

0.1721.6 Berreskurapena, El Planoko legar-hobia: -1.000 euro.

18/2017 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu transferentziaren espedientea (18/2017)

1.–Gastu goitituak:

0.4121.2 Ureztalurra konpondu eta zaintzea (Ureztatzaileen Sindikatua): 27.200 euro.

–Kreditu transferentziaren espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak:

0.0110.3 Maileguen interesak: -7.200 euro.

0.21102.1 Gizarte Segurantzaren kuota: -20.000 euro.

Guztira: -27.200 euro.

Jakinarazten dut, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1802220