174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Desafektazioa, 2. poligonoko 911., 912. eta 1085. lurzatiena, Transportes Maitxene SLren alde. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea 2. poligonoko 911., 912. eta 1085. lurzatien desafektazioa (23.904,64 m²-ko azalera guztira), Maitxene SL enpresaren abeltzaintzako jarduerarako.

Bigarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.

Lagapenaren helburuak edo haiei dagozkien baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, lagatako lurrak herri-lur gisa itzuliko dira Udalaren ondarera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua), lagatzerakoan zeuden egoeran itzuli ere. Horrela bada, adjudikaziodunak ezin izanen du inongo kalte-ordainik eskatu egindako hobekuntzengatik eta inbertsioengatik.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2017ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1710066