174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2tik 18ra bitarteko aldaketak 2017ko Udalaren aurrekontuan eta 1 eta 2/2017 aldaketak Musika Sustatzeko Udal Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2017ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2tik 18ra bitarteko aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan, eta 1 eta 2/2017 aldaketak Musika Sustatzeko Udal Patronatuaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkate udalburua, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1710053