174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkatetza ordeztea

Otsagabiako alkate udalburuak 113/2017 Ebazpena eman zuen abuztuaren 24an. Horren bidez, herritik kanpo egonen denez, alkate-udalburu karguari dagozkion eskumen eta eginkizunak José María Viscarret Zubiri lehen alkateordearen esku uzten ditu aurtengo abuztuaren 25etik 31ra, biak barne; hori guztia AFEko 47. artikuluarekin bat, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere lehenago itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 eta 47.2 artikuluetan xedatua bete beharrez.

Otsagabian, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1710047