2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Mendigorriko Udalak, 2017ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren onetsitako aldaketa jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2017ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 8an, eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu. Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
ALDAKETA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
“Ordenantza aldatzen da, ondoko paragrafo hau 5. artikuluari gehituz:
‘5.3. Ordenantza honetan xedatutakoa ez betetzeak 100 euroko isuna ekarriko du. Borondatez ordaindu, arau-haustea egin dela aitortu eta errekurtsoak aurkezteari uko egin eta gero, %50eko deskontua aplikatuko da’.
Ordenantzaren azkeneko paragrafoa aldatzen da, azken tartekian: ‘Espedientea tramitatuko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen arabera”.
Mendigorrian, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1710039