174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko ekitaldiko plantilla organikoan, idazkari lanpostuari %51eko osagarria berrezartzeko xedez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. Artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lekunberrin, 2017ko irailaren 1ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1710257