174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Kudeaketako hirigintza hitzarmena U.E. 1 unitatea garatzeko. Hasierako onespena

Iturengo alkateak, 2017ko irailaren 1eko Ebazpenean, erabaki du hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmena Beatriz Navarro Miquelarena eta beste batzuekin, Iturengo U.E. 1 unitatea garatzeko. Helburua da espedientea hastea, besterik ez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz (1/2017 LFD, uztailaren 26koa), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2017ko irailaren 1ean.–Alkatea, M. José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1710226