2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Getze Galarko 4. poligonoko 135. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2017ko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze Galarko 4. poligonoko 135. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Saica Natur SL-k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1709990