174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Argibidea, Hirigintzako araudiari buruz: lerrokadurak eta sestrak eremu estentsiboko bizitegirako lurzoruan

Cascanteko Udalak, 2017ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Cascantek badu Udal Plan Orokorra, 2004ko uztailaren 5ean Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak onetsia.

Cascanteko Udal Planaren indarraldian atzeman da bizitegirako eremu estentsiboko zenbait gunetan interpretazio kontrajarriak egon daitezkeela beste determinazio batzuk dituzten planoetako hirigintzako araudian dauden determinazio batzuetan.

Lerrokadura eta sestra, bide eta eraikinen garaiera planoetan bi lerrokadura mota adierazten dira, beste determinazio batzuen artean: lerrokadura berria beheko solairuan gorriz eta marra etenez, eta lerrokadura berria gorriz eta marra jarraituz.

Beste alde batetik, bizitegirako eremu estentsibo partikularreko hirigintzako araudiak, besteak beste, honako hau ezartzen du:

–Baimentzen da orubea osorik okupatzea beheko solairuetan.

–Eraikitzen ahal den gehieneko sakonera goiko solairuetan 12 metrokoa izango da.

Ikusirik udal arkitektoaren txostena, non interpretazio aukerak azaltzen diren, Laugarren Tituluari dagokionez, Bizitegirako eremu estentsiboa, 1. Kapitulua, determinazio partikularrak, Diseinu arauak, diseinu arkitektonikoa 1.3 atalean, osoko bilkurak ondoko ohar argigarria onetsi du:

1. Lerrokadura eta sestra, bide eta eraikinen garaiera planoetan kaleko lerrokaduratik eraikinaren atzeraemangunea ezartzen den lurzatietan, kalearen eta planoetan adierazitako lerrokaduraren artean dagoen espazioa ezin izango da eraikinez okupatu inolaz ere.

2. Ohar argigarri hau Cascanteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari erantsiko zaio eta Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2017ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Alberto Añon Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1709879