174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa xehatua, Berriozarko Arau Subsidiarioetan, E-4 lekunean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, E-4 lekuneari dagokionez, esparruan dauden eraikinen sendotzea zabaltzeko asmoz, Esther Martínez Hualdek eskaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.2 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2017ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1709864