2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea
Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibilak egiteari buruz abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Kudeaketa Batzordeko Mirian Díaz de Cerio de Carlos kidearen esku uztea Bargotako udaletxean, irailaren 9an, 12:00etan ezkontza zibila egiteko eginkizunak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, eta interesdunei jakinaraztea.
3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.
Bargotan, 2017ko abuztuaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1709991