2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAIBAR
Eskumenak beste baten esku uztea
Baraibarko Kontzejuko presidenteak, 2017ko abuztuaren 22an, 1/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Baraibarko Kontzejuak 2017ko abuztuaren 26an goizeko 11:00etan eta 11:30etan, eta irailaren 2an eguerdiko 12:00etan eginen dituen ehiza enkantetako bileretan presidente bezala jarduteko ahalmena Lorenzo Iriarte Saigots jaunaren esku uztea.
–Ikusirik Kontzejuko presidentea den Mikel Huarte Martija jauna ezingo dela aipatu egunetan programatutako ekitaldietara joan arrazoi pertsonalengatik, eta, horrenbestez, eginkizun hori Baraibarko Kontzejuko kide baten esku utzi behar dela aipatutako bileretan Kontzejuko presidente bezala jardun dezan.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.c artikulua, horretan ezartzen baita batzar zein batzordetako deialdiak egin eta burutzeko eskumena kasuan kasuko toki entitateko buruari dagokiola.
–Ikusirik eskumen hori eskuordetu daitekeela, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluarekin bat.
–Ikusirik 6/1990 Foru Legeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 40. artikulua, horretan ezartzen baita Kontzejuetako presidenteek legeak alkateei aitortzen dizkien eskuduntza berdinak izanen dituela.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, horietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak,
ERABAKI DUT:
Lehena.–Baraibarko Kontzejuko kide den Lorenzo Iriarte Saigots jaunaren esku uztea Baraibarko Kontzejuak 2017ko abuztuaren 26an goizeko 11:00etan eta 11:30etan, eta irailaren 2an eguerdiko 12:00etan eginen dituen ehiza enkantetako bileretan presidente bezala jarduteko ahalmena. Bilerak, esan bezala, 2017ko abuztuaren 26ko goizeko 11:00etan eta 11:30etatik aurrera, eta irailaren 2an eguerdiko 12:00etatik aurrera gauzatuko dira, Baraibarko Kontzejuko etxean.
Bigarrena.–Baraibarko Kontzejuko kidea den Lorenzo Iriarte Saigots jaunari aipatu eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. idatz-zatiak aurreikusten dituen baldintzetan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Baraibarko Kontzejuaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.”
Baraibarren (Larraun), 2017ko abuztuaren 22an.–Kontzejuko presidentea, Mikel Huarte Martija.
Iragarkiaren kodea: L1709934