174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Idoya Delgado Berrueta. Jarduera: zerri-haztegia (2.496 abelbururentzat). Tokia: 2. poligonoko 383. lurzatitik bereizitako atala, “El Raso” alderdian (Arguedas).

Arguedasen, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1710051