174. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2017 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Pilar Yoldi López andrea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari kargutik kentzen duena.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 73.2 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria Nafarroako Gobernuak izendatuko du foru dekretu bidez, lau urteko epe ez-luzagarrirako, izen eta gaitasun profesional handiko pertsonen artean. Nafarroako Parlamentuak hautatuko du gehiengo osoz, Parlamentuko talde desberdinek proposatutako hautagaien artean.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariak berak eskatuta utz dezake kargua, edo heriotzagatik edo epai bidez ezgaitua bada. Bestalde, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hala eskatuta utzi behar du kargua, eginkizunen ez-betetze larriagatik, zereginak betetzeko izendatu ondoren sortutako ezgaitasunagatik, bateraezintasunagatik edo dolozko delitua dela-eta zigorra jasotzeagatik.

Pilar Yoldi López andrea otsailaren 1eko 7/2017 Foru Dekretuaren bidez izendatu zen Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari, Foru Parlamentuak aldez aurretik hautaturik betiere. 2017ko abuztuaren 29an aurkeztutako idazki baten bidez, izendatuak berak eskatu du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari kargutik kentzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 30eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pilar Yoldi Pérez andrea, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1710146