1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 26an hartua, Uxueko udalerriaren euskarazko izena onesten duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 21.2 artikuluak ezartzen du ezen, udalerrietako izenetan euskara nola erabili zehazteko, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaiola.
Euskarari buruzko Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dutela izen ofiziala, artikulu horretan berean adierazitako arauei jarraituz eta foru legean ezarritako eremuen arabera.
Nafarroako Gobernuak, zenbait foru dekreturen bidez, eremu euskalduneko herrien eta eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri batzuen izen ofizialak zehaztu ditu. Horretaz gain, irailaren 12ko 270/1991 Foru Dekretuaren bidez, Euskarari buruzko Foru Legearen babesean onetsitako izen ofizialen erabilera arautu zuen.
Uxueko Udalak eskaturik, aginduzko txostenak eginik, bidezko da herri horretako izen ofizialak finkatzea, Euskarari buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluak bere ondorioak izan ditzan.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Uxueren euskarazko izen ofiziala Uxue da.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.
4. Erabaki hau Lurraldeetako Administrazioen Estatu Idazkaritzara (Toki Entitateen Erregistroa), Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira (Toki Entitateen Erregistroa), Nafarroako Estatistika Institutura eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutura igortzea, eta Uxueko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1710114