1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
74/2017 FORU DEKRETUA, abuztuaren 23koa, Miren Itziar Sanz de Galdeano Martínez de Eulate andrea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Antolamendurako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Miren Itziar Sanz de Galdeano Martínez de Eulate andrea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Antolamendurako Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2017ko irailaren 4tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1709981