172. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2017ko uztailaren 20ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik erabaki zuen hasiera batez onestea Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 13. artikuluaren idazketa berria, seinale orokorrei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Herriko Etxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta komenigarritzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2017ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1710098