93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

3. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan 3. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2017 aldaketa.

Kreditu berezia:

32320 6190001. San Migueleko hargunea eraberritzea: 21.400,00 euro.

1533 6190001. Bidegorria, hiri mugikortasuna: 43.000,00 euro.

1533 6190002. Argia parkeko hormigoizko ibilbideak: 19.000,00 euro.

1533 6190003. Haurrentzako parkearen hormigoizko zola: 9.500,00 euro.

1710 6190001. Lorategiak egokitzea: 22.000,00 euro.

1710 6190002. Arboletako txorkoak egokitzea: 11.400,00 euro.

Guztira: 126.300,00 euro.

Finantzaketa:

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 126.300,00 euro.

Orkoienen, 2017ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1704931